Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

profilaktiko 1 izond eritasunetik babesteko balio duena.

Gero ni miatu naute, eskularru profilaktikoak dakartzate eta eztul eginarazi didate herriko medikuak prostata aztertzen zidanean bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 67. orr.

B motako meningitisari aurre egiteko txertorik ez izatean, kasu hauetarako erabili ohi dituzten botika profilaktikoak eman zizkieten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Halako atari higieniko-profilaktikorik gabe ere, berdin birtopatzen ahalko ziren gure gorputzak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

2 irud/hed

Profilaktikoa dela esango nikek hitz zehatza erabiltzera norbaitek behartuko banindu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 49. orr.

• 3 iz preserbatiboa.

Brunok argi ikusi zuen profilaktikoa nola kentzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 38. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus