Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

profezia 1 iz profetak batek egiten duen iragarpena.

Gaur bete da profezia hau entzuten didazuenontzat.  Elizen arteko biblia   Lk 4,21

Profezia horietako batek ere ez du huts egingo.  Elizen arteko biblia   Tb 14,4

Haren ikasleak ez ziren orduan profezia honetaz jabetu, baina gero, Jesusen Jainko-aintza azaldu zenean, konturatu ziren Liburu Santuak zioen huraxe egin ziotela Jesusi.  Elizen arteko biblia   Jn 12,16

Hitz emana nuen gai zailak Profeziaren liburua eta Harmoniaren Liburua izeneko obretan azalduko nituela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 32. orr.

Profeziaren eginbehar politikoa, eta maila apalagoan legearen jakitunena, beren legeen bidez masak gidatzea da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Horixe da sinetsi behar dena profeziazko liburuetan aipatzen denaren arabera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 132. orr.

2 irud/hed

Mexikar batek iragarri zion profezia Henry Swollenfoot-i, Domu Sainduen bezperan: aita erailko zuen, eta amarekin oheratuko zen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 86. orr.

Zentzu poetikorik adierazgarrienean gertatu zen Maldan behera profezia.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 13. orr.

Aresti oinazetuaren profezia iniziatikoa, "maldan gora eginiko gogoeta eroak".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 106. orr.

Askok adar-jotze ankerrak egiten zizkioten funtsik gabeko profezia haiek zirela eta, baina bada entzun nahi izan ez eta gaizki bukatu eta damutu zenik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 106. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, orobat profezi) ik profetiko.

Nahiz eta profezi dohaina izan, nahiz eta misterio guztiak eta munduko jakintza guztiak ezagutu eta mendiak lekuz aldatzeko adinako sinesmena izan, maitasunik ez badut, ez naiz ezer.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,2

Eta hara nola, profezi espirituz beterik, aurrez adierazi zuen gerora egiaz gertatuko zena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 507. orr.

Tratatu honen helbururik behinena profezi liburuetan ageri diren izen edo hitz batzuk azaltzea da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.

Jainkoarengandik datorrela ulertzen den zerbait, bai sorturiko ahots baten bidez eta bai geroago azalduko dugun profezia-bideren batetik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 166. orr.

Doktoreak (bedeinka bedi haien oroitzapena!) sarritan honela mintzo dira, baina gehienetan erlijio-aginduei edo moralari dagozkien profezi gaiez ari dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

profezia hau egin (3)

profezi dohaina (7); profezi espiritua (7); profezi liburuetan (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus