Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gogoan har alegoria profetikoak bitarikoak direla: batzuetan hitz bakoitzak bere adiera behar du; baina badira beste batzuk zeinetan alegoriaren multzoa objektu irudikatuaren osotasunak erakusten duen. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.
Pasarte profetiko baten azalpena. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 382. orr.
Ez gorde isilpean liburu honetako mezu profetikoa, beteko den garaia hurbil baitago. Elizen arteko biblia Ap 22,10
Jakoben testamentu profetikoa. Jose Antonio Mujika «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 133. orr.
Santuaren iragarpen profetikoaren bidez, zaldun debotoak bat-bateko heriotzari aurrea hartu zion. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 809. orr.
Aurrerantzean bi aginpide burujabe zeuden, errebelazio profetikoa eta arrazoi filosofikoa, eta bakoitzak erabateko eskumena eskatzen zuen adimenaren ekintza-eremu osoaren gain. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.
Tratatu honetan ukitzen ditugun hitzen balioaniztasuna eta adiera metaforikoa azpimarratuko zaizkie, harik eta Jainkoaren batasunaz eta liburu profetikoen egiazkotasunaz konbentzitu arte. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 95. orr.
Vilniusen hiri handi bat sortuko zela pentsatu zuen Gediminas dukeak XIV. mendean, profetikotzat jo zuen ametsa interpretatzean. Berria - Mundua 2004-04-23
Bazuten zapata-garbitzaile haiek profetikotik zerbait, misio baten zain dauden espiak edo jainkoek bidalitako ordezkariak ziruditen. Harkaitz Cano «Pasaia blues», 1999 - 138. orr.
Lastima, ordea, etorkizunak -orainak, alegia- Blade Runner filmeko euri artean galtzen ziren erreplikantearen malko lirikoekin baino, Independence Day eta gisa bereko film apokaliptiko eta profetikoekin zerikusi handiagoa izatea. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.