Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
profetagintza iz profeta-lana.
Ezekiel profetagintzarako deitua. Elizen arteko biblia Ez 2,1 tit
Gizaseme, hitz egin nire izenean Israelen profeta omen direnen aurka; beren kabuz profetagintzan diharduten horiei, esan nire hitza. Elizen arteko biblia Ez 13,2
Jaunak apaiz izendatu zaitu Joiadaren ordez, eta zeu zara orain tenpluko arduradun nagusi; zeuri dagokizu, bada, ahoberoren bat profetagintzan hasten bada, zepoan eta katez loturik ezartzea. Elizen arteko biblia Jr 29,26
Eguerdi ostean, beren profetagintzan jarraitu zuten arratsaldeko oparia eskaintzeko ordurarte; han ez zen, ordea, inolako ahotsik izan, ez eta erantzun-arrastorik ere. Elizen arteko biblia 1 Erg 18,29