Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Profesionaltasuna, edozertan dela ere, asko laudatzen da egunotan. Joxerra Garzia «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.
Euskal kulturak antolatzaile onak behar ditu, bertako sorkuntza zabaltzen jakingo duten kudeatzaileak, militantziari profesionaltasuna erantsiko diotenak. Xabier Mendiguren Elizegi «Errautsen distira», 2002 - 67. orr.
Profesionaltasunak ez du bete (edo ez du bete nahi izan) militantziak hasi eta jorratu bidea. Herria 2001-05-24
Profesional askok sentitu dute auzitan jarria beren lan gaitasuna eta profesionaltasuna. Berria - Euskal Herria 2004-05-07
-Zuk aspalditik ezagutzen duzu nire lan egiteko profesionaltasuna. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 245. orr.
Profesionaltasunak edo mendeku nahiak eraginda ari izan zarela uste duzun arren, ni bertze baten besoetan ikusi ezinak ziztatu zaitu oroz gain. Aingeru Epaltza «Rock'n'roll», 2000 - 364. orr.
Jendarme handi batek bizkor eta profesionaltasunez miatu ninduen, besapeetatik praka laburrez jantzitako hanketaraino. Urtzi Urrutikoetxea «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 70. orr.
Ez ditu ezagun hango gure ezagunak, ez daki fitsik euskal sukaldaritzaz ("oraingoz", dio, xumetasunez): profesionaltasun apurra. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 127. orr.
Profesionaltasun literarioak berekin dakar idazleak establishment-ean parte hartzea, haren funtzionamenduari men egitea. Berria - Kultura 2006-04-25
Katharine Hepburn, butaka baten ertzean eserita, lan-baldintzak zehazten ari zitzaion Spencer Tracyri, bere emetasuna ederragotzen zuen profesionaltasun hieratiko batez. Anjel Lertxundi «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.
Oholtza gaineko bikoteak, ordea, profesionaltasun handiz, bere horretan jarraitu zuen, japoniarren buila eta algarei kasu zipitzik egin gabe. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 179. orr.
Profesionaltasun kontua da: langilea zenbat eta jantziagoa, lan eraginkorragoa egingo du. Berria - Ekonomia 2004-05-18
Profesionaltasun itxurak egin nahi ditu, denborari kosk egiteko. Javi Cillero «Hollywood eta biok», 1998 - 188. orr.
Legebiltzarrak atzera bota zuen Barrosoren proposamena, hainbat komisariogairen profesionaltasun eza argudiatuta. Berria - Mundua 2004-11-18
Bi euskal taldeek egoera horretatik aldendu eta gaurko partidan buru-belarri sartu behar dute, profesionaltasun erakustaldi batean. Berria - Kirola 2004-06-13