Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

profesionalki adlag era profesionalean, profesional gisa.

Eskoziako lehen ministro Jack McConnellek Poliziaren jokaera defenditu, eta «profesionalki» jokatu zuela esan du.  Berria - Harian   2005-07-06

Honek, beti doinu berean, profesionalki, eskatu xehetasunak eman zizkien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.

Bai pertsonalki eta baita profesionalki ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 68. orr.

Harik eta egun zahar txarretan gizatiarregi indiarturiko "nabob" ingelesa britainiar funtzionario profesionalki akasgabe eta pertsonalki hurbilgaitz bihurtu zen arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

Ikastegiaren moral oihesa ezaguturik, pentsa zitekeen hautaketa natural delakoaz erabaki zedin utzi ote zuten, erabat, gure artetik nork iraun, fisikoki eta profesionalki, bizirik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 62. orr.

Automobilismoan profesionalki lehiatu zen zazpi urteak bere patrikatik ordaindu ondoren, [...].  Berria - Kirola   2006-02-09

Ni, hala ere, ez naiz sekula profesionalki kazetaria izan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Profesionalki urrats berriak egin nahi nituelako etorri nintzen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Profesionalki lanbide horretatik bizitzeko aukera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 207. orr.

Idaztea gustatzen bazaizu, kazetaritzak ematen dizu hori profesionalki egiteko aukera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 207. orr.

Berak oso profesionalki joko ditu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus