Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Duela zazpi urte, hona etorri nintzenean, kudeaketa ere amateurra zen, eta orain hori guztia profesionalizatu egin da. Berria - Kultura 2004-05-28
Koxkortu ez ezik, ikaragarri hobetu da irratia: profesionalizatu egin da. Joxerra Garzia «Itsasoan euri», 2003 - 90. orr.
Hitzaldiak 'profesionalizatu' edo egin dira; nik 'funtzionarizatu' esango nuke. Pako Aristi «Note book», 2005 - 89. orr.
Presidentearen eta zuzendarien karguak profesionalizatzea ez zaigu burutik pasatu ere egin. Berria - Kirola 2006-02-15
Suitzan txirrindularitza profesionalizatzen ari da oraindik. Berria - Kirola 2004-06-30
Segida izatea nahi dugu, eta, hori lortzeko, profesionalizatzeko beharra ikusi dugu. Berria - Kultura 2004-06-16
Zer da lehenago, beraz, lehendabizi idazleak profesionalizatzea edota profesionalizatzeko baliabideak eskuratzea? Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 324. orr.
Ordenagailuek izaten dituzten erasoak asko ugaritu dira aurten, eta erasotzaileak profesionalizatu egin dira. Berria - Gaiak 2004-12-30