Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
profesionalismo iz kirola edo beste jarduera bat irabazbide gisa hartzea.
Izan ere profesionalismo literarioaren mozorroa oso urruti egon da beti nire gustuetatik, pentsamenduetarako terapia baten alderantzizkoa baita. Pello Lizarralde «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.
Bestelako helburuak ditu, profesionalismoa eta lehiakortasunaren munduan leku gehiegi ez dutenak: «Harrobi lana egin nahi dugu, txirrindulari gazteei profesionaletan aritzeko aukera eman, eta behin gure taldean daudela, erakusleiho izan profesionaletan bide luzea egin dezaten talde indartsuago batean». Berria - Kirola 2004-11-10