Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

profesional (orobat profezional g.er.) 1 izond lanbideari dagokiona.

Kontsulta profesional bat egin nahi zidala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 88. orr.

Ikasle multzo bat gure etorkizun profesionalaz ari ginen ikastetxeko patioan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Jakin-min profesional batek -ez profesional huts-hutsa ere, naturaz gaindikoa eta deabruzkoa ere bai-.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 176. orr.

Kontzientzia profesionalak eskatzen dio, gutxienez, orriak poliki-poliki pasatzea, begi adituak hitzen gainean noraezean bezala galduz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.

Maila profesional duina erdietsi dute.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 135. orr.

Vitruviok Julio Zesarren eta Augustoren garaian egin zuen bere jarduera profesional eta enpresariala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

Arantxa askoz ere ibilbide profesional bizkorragoa egiten ari zela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.

Nagusiarekiko tratu pertsonal (eta, batzuetan, profesional) atsegina erdiesteko aukera, apaindurarik gabea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 119. orr.

Mintzamoldea profesionalagoa bilakatu zen, urrunagoa, harroagoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Huts profesional baterako prest egongo zen nik hala eskatu izan banio.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 39. orr.

Xede profesional tinkoak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 173. orr.

2 halakoa lanbidez dena, ez amateur gisa.

Errepublikaren Gobernuak zenbait ofizial profesional bidali zizkigun Bizkaira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

Musikagile profesional baten adimena zuela, alegia, musikaren arloan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

Igandean berean hiltzaile profesional bat aipatu hidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 247. orr.

Boxeolari profesional batek bost egunez entrenamenduetarako zaku bezala baliatu izan bailuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 108. orr.

Gero talde profesional batek fitxatu ninduen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 85. orr.

Greziar mertzenarioen indar profesional mugikor baten erreklutamenduak Alexandro Handiak Akemenestarren Inperioa hartzea ekarri zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 80. orr.

Piano-kafe batean hasi nuen karrera profesionala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 35. orr.

Halako edariak egiteko erabiltzen zituzten sustantzia kimikoek bera moduko boxeolari ia profesional baten giharretan zelako kaltea erakar zezaketen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 115. orr.

Dekorazioa dotoreagoa da, zuzendaritza-lana profesionalagoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 247. orr.

Oso erretratu profesionala.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 91. orr.

Oso profesionala ematen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

3 irud/hed

Haien meriturik handiena afizioa ofizio bihurtzea izan zen: juergazale profesionalak ziren.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 61. orr.

Hau ez da eskale profesional horietakoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 167. orr.

Zakurra katuen salbatzaile profesionala.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 106. orr.

4 (izen gisa)

Ni profesional bat nintzen, eta profesioan hobetzeko aukera guztiak aprobetxatu behar nituen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 127. orr.

Unibertsitateak, bada, profesionalak sortzeko balio du, enpresek behar dituzten profesionalak prestatzeko, besteak beste.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.

Ni, jakina, ez nintzen profesional bat, baina odolean neraman ofizioa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 249. orr.

Gaur egun, ordea, Euskarazko Kazetaritza Euskal Herri osoan presentzia duen errealitatea da: 500 profesional inguru eta 250etik gora hedabide (handi, txiki eta ertainen artean).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.

Ekipoko profesional guztiek haren inguruan egin behar dute lan.  Berria - Gaiak   2006-01-27

Emakumea gizonezkoen tartera doanean, emakume bezala doa, ez profesional bezala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 271. orr.

Pertsona, profesional eta idazle askea da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.

-Pertsonekin hain arin jokatzen duen bat ezin da profesional ona izan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 160. orr.

Haren arabera Miren Arteaga profesional ona eta etorkizun handikoa zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.

Alferrik esango didate profesional independienteak direla.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 107. orr.

Hildakoa profesional ezaguna zen gure hiriburuan informazio konfidentzialaren alorrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Profesional ohartua zenez gero, berehala heldu zion berriz ere hitzaldiari.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 403. orr.

Ez dugu uste profesional txarrak hezten ditugunik, eta uste dugu hobekuntza handiak izan direla azken urteotan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 220. orr.

Gero talde profesional batek fitxatu ninduen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 85. orr.

Ondotxo zekien bere mailako profesional gehienek ihes egiten diotela segada moduko horri, etxe propioa izateari alegia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 163. orr.

Profesional gisa ganorazko gauzak zuzen egiteko gai dela erakusten ari duk hilabete hauetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.

Hiru egun falta zaizkizu profesionaletan hasteko.  Berria - Kirola   2006-01-27

Baquek bi urte egin ditu profesionalen mailan.  Berria - Kirola   2004-11-05

Profesionalen talde bat zuzentzea zer da zuretzat, erronka bat edo arazo bat?  Berria - Kirola   2004-11-24

5 (hitz elkartuetan)

1992ko abuztuan ekin zion profesional mailan Galdeano anaia zaharrenak, Artiach taldearekin.  Berria - Kirola   2004-10-29

Euskal Herriko profesional mailako denboraldia gaur hasiko da Lizarran.  Berria - Kirola   2006-04-01

Profesional mailako bi jaialdi antolatu ditu Aspe enpresak gaurko.  Berria - Kirola   2004-04-23

Itxaron egin beharko du, Apraizen antzera, profesional mailara salto egiteko.  Berria - Kirola   2006-04-19

Hilabetero joaten da profesional talde bat bertara eta hamar egun inguru egiten dituzte han.  Berria - Gaiak   2004-06-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boxeolari profesional (3); dantzari profesional (3); estudio profesional batean (3); gaixotasun profesional (3); ibilbide profesional (6); jokalari profesional (4); kirolari profesional (4); kontinental profesional mailako (5); lan profesional (4); oso profesional (3); pilotari profesional (7); pilotari profesional gisa (3)

profesional bakarra (3); profesional berria (5); profesional duina (3); profesional egin (7); profesional handia (3); profesional izan (4); profesional izatea (3); profesional izateko (4); profesional mailako (43); profesional mailako debuta (5); profesional mailako jaialdi (3); profesional mailan (8); profesional mailara (4); profesional moduan (5); profesional ona (4); profesional onak (5)

talde profesional (13); txirrindulari profesional (3)

aktore profesionala (3); bere ibilbide profesionala (5); bere jarduera profesionala (3); bizitza profesionala (5)

erabat profesionala (6); futbol profesionala (3); garapen profesionala (8); gasolio profesionala (17)

ibilbide profesionala (12); idazle profesionala (12); jarduera profesionala (3); kirol profesionala (5); konprometitua eta profesionala (3); kontratu profesionala (6); liga profesionala (5)

oso profesionala (7); pala profesionala (3); pilota liga profesionala (3); pilota profesionala (7); pilota zirkuitu profesionala (3)

profesionala eta pertsonala (3); profesionala izan (18); profesionala izango (3); profesionala izatea (6)

talde profesionala (8); txirrindularitza profesionala (4)

unibertsitate profesionala (3); unibertsitate profesionala lortzeko (3); zerga profesionala (5); zirkuitu profesionala (5)

afizionatuak eta profesionalak (3); aktore profesionalak (3); dantzari profesionalak (3); elkarte profesionalak (4); etorkizuneko profesionalak (3); futbol liga profesionalak (11); musikari profesionalak (5); musikari profesionalak sortzea (3); osasun arloko profesionalak (3); pilota profesionalak (3); pilotari profesionalak (4)

profesionalak izan (4); profesionalak izango (5); profesionalak prestatzen (3); profesionalak sortzea (3)

talde profesionalak (7)

talde profesionalarekin (3)

gasolio profesionalaren (4); kirol profesionalaren (3); pilota profesionalaren (6)

ibilbide profesionalari (3)

futbol liga profesionalean (3); futbol profesionalean (6); ibilbide profesionalean (3); kirol profesionalean (5); liga profesionalean (6); maila profesionalean (6); modu profesionalean (5); saskibaloi profesionalean (3); tropel profesionalean (3); txirrindularitza profesionalean (6); zirkuitu profesionalean (3)

alorreko profesionalei (3)

arloko profesionalek (5); elkarte profesionalek (3); osasun arloko profesionalek (3); sektoreko profesionalek (3)

elkarte profesionaleko (4); futbol liga profesionaleko (4); liga profesionaleko (8); liga profesionaleko lehendakaria (3)

arloko profesionalen (9); artista profesionalen (3); osasun arloko profesionalen (4); politiko profesionalen (3)

profesionalen artean (13); profesionalen arteko (4); profesionalen laguntza (4); profesionalen mailan (3)

surflari profesionalen (3); talde profesionalen (4)

arrazoi profesionalengatik (3)

profesionaletako lehen partida (4); profesionaletako lehen urtean (3)

ari da profesionaletan (6); debuta profesionaletan (14); debutatu zuen profesionaletan (6); kirol profesionaletan (3); partida profesionaletan (3)

profesionaletan ari (4); profesionaletan aritzeko (5); profesionaletan aritzeko aukera (3); profesionaletan bidea egiteko (3); profesionaletan egindako urteak (5); profesionaletan jarduteko (3); profesionaletan jokatzen (3); urte daramatza profesionaletan (3); urte daramatzat profesionaletan (4)

afizionatuetatik profesionaletara (3); profesionaletara pasatu (3)

profesionaltzat jo (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus