Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Inozentzio gotzainak [...] Kristorengan alaba maite ditudan Klarari eta Asisko San Damian elizako Kristoren beste mirabe guztiei, oraingoei nahiz etorkizunean Erregelaren araberako bizimoldea betiko profesatuko duten beste guztiei. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1207. orr.
Ez bedi inor gurekin monasterioan bizi, profesatu dugun bizimoldearen arabera onartua izan ez bada. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1178. orr.
Ikuspuntu ezberdinak har daitezke obra irakurtzean: jatorriak ikertzen dituen historialariarena; [...] behin profesatu zuen Erregela, hasieratik hainbeste kontzientzia-arazo sortu dituen Erregela, nola bizi jakin nahi duen frantziskotar anaiarena; [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.
Erlijio intelektual batek Jainkoak egindako aukera baten ideia ematen digunean, eta hura profesatzen dutenen eta profesatzen ez dutenen arteko bereizketa batena, horrek asko atxikiagotzen gaitu erlijio horrekin. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.
Batek ezin du ulertu, noski, balioen erlatibismoa profesatzeak gaur ETAren indargintzaren alde zer ikusi behar duen gehiago haren kontra baino. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 16. orr.
Ortega-ren kasuan [...] hori problematiko askoa izanik ere, gizartearen eta historiaren teoria elitista bat, oligarkikoa, profesatu izatean baino gehiago, hori arrazaren teoriarekin bategitean datza. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.
Errespetatzen ez dituen bertuteak profesatzen dituelarik, mesprezatzen duenaren itxura ematearen abantailari atxikitzen zaiona. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 143. orr.