Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

profesa 1 iz lekaide edo lekaime batek erlijiozko ordena bateko botoak beteko dituelako adierazpena edo zina egiten den elizkizuna.

Gorroto izan behar dio diruari, hau baita gure profesaren eta ebanjelio-perfekzioaren galbide nagusia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 395. orr.

Profesaz zu bezalako garenoi ez iezaguzu utz bizieraz bestelako izaten. nik ez dut nire kontzientziaren eta Ebanjelio santua betetzeko egin genuen profesaren aurka joan nahi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 420. orr.

Profesakoan hitzemandako izaerari leial eutsiko dioten anaiei betiko aintza agintzen die.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 164. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Orduan jakin zuen zenbat ziren Ordenako eta probintzia bakoitzeko anaiak, eta gainera haien izenak, adina eta profesa-maila, haien kargu eta ohore-tituluak, eta haien dohainak eta erruak ere bai.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1035. orr.

3 irud/hed

Fede musulmanaren profesa: "Jainkoa beste jainkorik ez dago, eta Mahoma da Jainkoaren Profeta".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

4 profesa egin ik profesatu.

Munduko handikeriak erabat arbuiatu zituen eta Aita dohatsuari batu zitzaion, haren Ordenan profesa eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 886. orr.

Inesek etxetik ihes egin eta bere ahizpari jarraitu zion, honek profesa egin eta egun gutxira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 970. orr.

Gainera ez diote aterik ixten beren Erlijioan sartu nahi duen inori, ezkonduta edo beste Ordena batean profesa eginda ez badago behintzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

profesa egin (3)

profesan agindutakoa (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus