Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

profano 1 izond sakratua ez dena; gauza sakratuak begirunearekin erabiltzen ez dituena.

Ziur nago fedea izan dezakedala zuengan gauza guztietan jarraituko didazuela, hala sakratuetan nola profanoetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 312. orr.

Berrehun eta berrogeita hamar metroko karratua zen, eta Jainkoari sagaraturiko esparrua eta esparru profanoa bereizten zituen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 52. orr.

Batzuentzat sakratua dena, profanoa da besteentzat, eta batzuentzat bidezkoa dena itsusia da besteentzat.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 363. orr.

Ahots taldeen bi sari nagusiak, musika profanoari eta erlijiosoari dagozkionak, Suediako Voces Nordicaek irabazi ditu.  Berria - Kultura   2004-11-02

Gauza erlijiozkoetan nola profanoetan egin dituzuen ekintzen kontaketak dioenaz fio gara.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 167. orr.

Ez dute bereizten sakratua eta profanoa, ez dute ezagutarazten garbiaren eta kutsatuaren arteko aldea.  Elizen arteko biblia   Ez 22,26

Ekialdean erlijioak eta filosofiak bat egiten dute, ez dago sakratua eta profanoaren arteko banaketarik.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Hondakinen lezioak malenkonismo faltsuetatik gorde gaitzake eta, Benjaminek nahi zukeen eran, iluminazio profanoaren erradikaltasunera eraman ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 101. orr.

Kultura profanoa Amerika suntsitzen ari zen, esan zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 309. orr.

Kantu profanoen sortzaile famatu bat zegoen, Enperadoreak poeta koroatu zuenetik "bertsoen errege" deitzen ziotena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.

2 (izen gisa)

Funts-funtsean, merezia nuen: horra zer gertatzen zaien profanoei, tenpluaren ateen aurrean jostatzen geratzen direnei, tenplura sartu ordez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 88. orr.

• 3 izond/iz ez-aditua, ezjakina dena.

Bi eratako entzuleengan pentsatuz dago idatzia: aipatutako "profesional" horiek osatzen dutena batetik eta [...] publiko aditu baina profanoak osatzen duena bestetik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 140. orr.

Batek jakin profano esperientziagabeok zer egingo genuen, gure galduan, harekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Profanoaren ustez, berriz, zientziak ez du egiten datuak erregistratu baino, bere inguruan argazkiak aterako lituzkeen kamera baten modura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 178. orr.

Esan nion neure zein inoren gertakari bila nenbilela, gero liburu batean erakusgai ipintzeko, ea horrela lortzen nuen profanoak gure lanbidearen zapore gogor eta mingotsera zaletzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 268. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musika profanoa (4)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus