Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Irango aiatola Ali Khameneik eta Mohamed Khatami presidenteak ohartarazi dute ez dutela onartuko leku sakratuak profanatzea. Berria - Mundua 2004-05-20
Zure tenplua profanatu nahi dute asiriar horiek. Elizen arteko biblia Jdt 9,8
Gure santutegi eder eta ospetsua, horra toki bakarti bihurtua, jentil-herriek profanatua. Elizen arteko biblia 1 M 2,12
Hilobi bat profanatu zuen, bai, baina zakur bat zabor artean bezalaxe, hezur usteletan mokaduren bat topatzeko esperantzarekin. Patxi Zubizarreta «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 348. orr.
Ez ote zuten Sabino Aranaren hilobia profanatu nahiko, jakinik abertzaletasunaren iturburua zela. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 415. orr.
Kalizak eta aldareak profanaturik, zaldiz sartu ziren hunoak monasterioko liburutegian. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.
Behar ez bezala Jaunaren ogia jaten eta kopatik edaten duena errudun bihurtzen da, Jaunaren gorputz-odolak profanatzen baititu. Elizen arteko biblia 1 Ko 11,27
Zuek, ordea, profanatu egiten duzue nire izena, nire mahaiari ez zaiola begirunerik zor esanez. Elizen arteko biblia Ml 1,12
Heretikoa izatea eta islama profanatzea leporatzen dizute. Berria - Kultura 2004-06-25
Larunbata profanatzen duenak heriotza-zigorra izango du. Elizen arteko biblia Ir 31,14
Lankideek hilobi profanatzaile esaten zioten, eta "Burke eta Hare, gales nazionalista", deitzen zioten adiskideek. Koro Navarro «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.
Etxea den tenplutik aterako da fenomeno honen inguruko liturgia, eta, hortaz, elikatzea profanatu egingo da jarduera funtzional hutsa bihurtuko da. Edorta Agirre «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 60. orr.
hilobia profanatu (3); ituneko odola profanatu (3); santutegia profanatu (4); tenplua profanatu (3)
izena profanatuz (3)