Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

produktore 1 iz ikus-entzunezko emanaldiak ekoizten dituen pertsona.

-Eta ni produktorea, nik jartzen dut dirua.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 210. orr.

Hollywoodeko jende ospetsu guztia joanen da, produktoreak, zuzendariak, izarrak, eta ez da inoiz jakiten horietako batek noiz begiz jotzen zaituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 28. orr.

Martin Ibarbiak deitu zidan, telebistarako lanak egiten zituen produktore batek, Sei ipuin amodiozko irakurri zuela eta nirekin hitz egin nahi zuela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 86. orr.

Zuzendari, produktore, errealizadore, esatari... hori guztia nintzen ni.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 112. orr.

-Nola adieraziko da hori pelikulan? -galdetu zuen produktoreak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 176. orr.

Produktoreetako bi oso kezkatuak zeuden izarren berehalako grebarekin.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 172. orr.

2 ekoizlea.

Areago, produktore batzuei ere ez zaie beraiek ekoitzitakoa heltzen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 28. orr.

Kontsumitzaile eta gizarte taldeez gain, industrializaturiko herrialdeetako produktoreak ere agente nagusia izan omen dira produktuen ekoizpenean baldintza hobeak ezar ditzatela eskatzen dutenen artean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 256. orr.

Ekonomia, merkatua, eskaera/eskaintza eta gainerakoak indarrean, produktoreak, eta, hein handiago batez, metatzaile-banatzaile handiak agintzen du kontsumitzaileak zer hartu behar duen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 114. orr.

Merkatu-ekonomian, gizakia ez du soilik lanak ustiatzen eta alienatzen, produktoreen eta saltzaileen aldetik ere, nolabaiteko merkataritza-ustiaketa jasotzen baitu, eta ondorioz, alienazioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

Hiria hiru jende-klasez osatua dagoen gisan -legegile/gobernariz, defendatzailez eta produktore/kontsumitzailez: legeak, armak, produkzioa -, dago hiru hiritar edo gizon-emakume mota, bakoitzak arimaren zati desberdin bat duela gailen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 274. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus