Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

produktibo 1 izond ekoizten duena; ekoizteari dagokiona.

Zenbatekoa da norbanako bakoitzari dagokigun lurralde produktibo horren zatia?  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.

Mugimendu horien parterik handienak ez du zer ikusirik merkataritza elkartrukeekin, ez eta inbertsio produktiboekin ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.

Enplegu sistemak egin daitezke, baina kontuan hartuz egitura produktiboa guztiz aldatu dela.  Berria - Harian   2006-01-11

Nafarroako Gobernuaren araudiaren arabera, galarazita dago landa eremu produktiboak okupatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Epe laburreko maileguak hartu zituzten, dibisetan, tokiko inbertsioak finantzatzeko, epe ertainekoak nahiz epe luzekoak, produktiboak edo espekulatiboak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Ekologikoki produktiboa den lurra -landaketak, larreak, basoa-.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.

Garbi ikus dezakegu gutako bakoitzari dagokigun lur ekologikoki produktiboa izugarri murriztu dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.

Hurrengo belaunaldiei erakusteko konplexurik gabeko ikasketei loturiko lan produktiboa bide eraginkorra dela gizona iluntasunetik eta miseriatik ateratzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 132. orr.

Gizonak emakumea erabili eta esplotatu egiten zuen, eskulan merke eta produktiboa baitzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 278. orr.

Lan soldata apalak dituzten herrialdeak eskulanean intentsiboak diren produktuetan espezializatuko dira, eta soldata garaiak dituzten herrialdeak berriz, beren langileak beste modu produktiboagoan erabiliko dituzte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 208. orr.

Goi hezkuntzak nolako harremana izan behar duen sistema ekonomiko-produktiboarekin, nolako eragina izan behar duen eskualdeen garapenean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

2 emankorra.

Tematu egin zitzaiola lan serio eta produktibora lot zedin.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 30. orr.

Irudimena, beraz, apriorizko sintesi baten ahalmena ere bada, eta horregatik ematen diogu irudimen produktiboaren izena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 88. orr.

Normala denez, ideia sormentsu eta produktiboen artean beste asko eta asko tartekatzen ziren, probetxu handikoak ez zirenak, alegia.  Berria - Kultura   2004-07-03

Sexuak ere produktiboa izan behar du, "erreproduktiboa", alegia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

3 ez-produktibo izond

Hazkunde hori, errentaren mailaren mendeko baino areago, errentaren erabilera produktiboaren edo ez produktiboaren mendeko da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ekologikoki produktiboa (3)

irudimen produktiboaren (6)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus