Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

produktibitate 1 iz produzkio jakin baten eta hori lortzeko erabili diren bitartekoen arteko erlazioa.

Produktibitatea zer da? ekoizpenaren emankortasunaren neurria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Gaur egun enpresek %30eko produktibitatea daukate soilik, hau da, euren ahalmenaren %70 geldirik daukate.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.

1996 eta 1999 urte bitartean produktibitatea urteroko 2,6ko batez bestekoan hazi zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.

Produktibitatea [...] eginkizunen espezializaziotik dator, espezializazioari esker aski denbora irabazten baita, eta makinak erabiltzen ahal baitira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Ez da aipatu ere egiten diskurtso ekonomiko zabalduan, gizakian inbertitzeak ere eragin positiboa duela produktibitatean eta lehiakortasunean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 147. orr.

Geure bizitza mailari eusteko bide bakarra produktibitatea eta soldatak lotzea da.  Berria - Ekonomia   2004-01-24

Izan ere produktibitateak gora egiten duenean sortzen diren irabaziak hainbat modutara bana baitaitezke gizartean, eta hortxe baitago, finean, koska.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Eraikuntza epeak murriztuko ditu, kostuak txikitu eta produktibitatea handitu.  Berria - Ekonomia   2004-10-15

Lanorduak galtzea, produktibitatea beheratzea, etxeko sarreren murrizketa, aurrezkien galera...  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 178. orr.

Produktibitatea ez da aldagai teknikoa soilik, soziala ere bada.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 92. orr.

Desberdintasunak murriztuko lituzkeen produktibitatearen banaketa sozial ekitatiboarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 166. orr.

Ezin da gehiago onartu produktibitatea lege nagusi izan dadin.  Herria   2001-02-01

2 (izenondoekin)

Beren jarduerak eduki teknologiko eta produktibitate handiko sektoreetara bideratzen badituzte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Produktibitate apalagoko enpleguak ere aintzat hartu behar dira.  Berria - Ekonomia   2004-12-08

Ekoizpen-faktore bakar bat baino ez baitzuen hark kontuan hartzen, lana alegia, produktibitate aldakorra zuena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Enpresa ez dago prest produktibitate esakasa argudiatuta gatazkaren hasieran kaleratu zituen bi emakumeak berriro hartzeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

Trukeen eremua zabaltzeari esker haz daiteke ekonomiaren produktibitate globala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Are gutxiago halako lantegi batean, hemen errentagarritasun, kalitate eta produktibitate ratio oso onak baititugu.  Berria - Ekonomia   2006-03-29

Desiragarria izango litzateke gisa horretako ekonomia berri baten sorrera, baldin eta produktibitate tasak haziz, eta naturarekiko begirune berezi batez, produktibitatearen areagotzearen ondorioz, benetako zirkulu birtuoso batean sartuko bagina.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 166. orr.

Manufaktura-industriako produktibitate-irabazien ahultasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 157. orr.

Garapen teknologikoak eragiten dituen produktibitate igoerak direla eta.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

Ikusten da ondasun iraunkorretan %7,3koa izan dela azken aldi horretako produktibitate hazkundea eta ondasun ez-iraunkorren kasuan, berriz, %2,1ekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.

Produktibitate gehikuntzak soilik enpresen irabazien onerako badira, gutxi batzuk hobetuko dute beren bizi maila materiala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 92. orr.

Produktibitate-areagotzea ekonomia hazkundearen iturri nagusia da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Golf zelaiak hartuko dituen lurren zati handi bat nekazaritza produktibitate handikoa dela azaldu zuten ekologistek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

produktibitate handiko (3)

lanaren produktibitatea (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus