Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
produktibismo iz ekoizpena emendatzeko joera nagusitzen den sistema ekonomikoa.
Produktibitatearen eta produktibismoaren arteko diferentzia garrantzitsua da: lehenengoan, giza beharrak asez efizientzia areagotzea bilatzen da, "hori gabe oraindik paleolitikoan izango ginateke"; "baina errendimendu bilaketak, gizakiaren osasunaren eta ingurunearen kalterako izanik ere, mozkinak areagotzea besterik ez duenean helburu, orduan, produktibitatearen bilaketak produktibismoari ematen dio txanda". Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 92. orr.
Gazteak produktibismorako instrumentuak baino gehiago gara. Berria - Ekonomia 2006-03-08
INRA (Institut national de la recherche agronomique) delakoak zioen, ahoan bilorik gabe, produktibismo famatu hori arras ez emankor agertzen zela. Herria 2004-01-01