Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probokatu, proboka, probokatzen 1 du ad indarkeriara, sexura edo kidekoetara jotzeko zirikatu.

Ez duzu zeure hurkoa tentaldira eraman behar, ez duzu bekatu egitera gonbidatu behar, ez duzu probokatu behar.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 246. orr.

Kasu horretan erasotzaileek esaten ohi dute biktimek probokatu egiten dituztela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-21

-Jendea probokatu diagu, eta jendeak erantzun egin dik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 42. orr.

Azkenean beti nahi izan zuena lortu zuen bere obrekin: probokatzea eta eskandalizatzea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.

"Ez haiz biharko manifestaziorako geratuko, beraz", bota nion, probokatzeko gustu hutsagatik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 56. orr.

Beren bandera espainolekin probokatzera etorriko direnak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Eta batzuetan nihaurk nituen probokatzen, ez bortizki baina keinu ttipiekin, erakusteko ez nuela burua makurtzen, ez eta makurtu nahi ere.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 76. orr.

Don Manuelek bilatu egin zuela aitona, probokatu nahi izan zuela, probokatu behar zuelako.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 104. orr.

Eta jakin badaki ez dela aski ikusleen onarpen pasiboa, probokatu egin beharra dauka.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

2 eragin.

Balkan Txiki argitaletxearen arduraduna bera izan zen sua probokatu zuena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 135. orr.

Sebasen onespena probokatu nahi zuten esaldiak elkar lotzen hasi zen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 103. orr.

Pintorea harakina da, kolorezko zauriak probokatzen dituena.  Berria - Kultura   2004-01-28

Nire hitzek probokaturiko erauntsia baretu zitzaionean, Umbertok berriro galdetu zidan nire iritzia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 264. orr.

Nahi gabe, noski, eta kasualitatez, noski, eta kasualitatea probokatu gabe, noski.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 71. orr.

Gizarte tradizionala hankaz gora zihoan eta, ohi denez, balio tradizionalen krisiak alde bateko zein besteko erradikalismoak probokatu zituen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 254. orr.

Ametsa probokatu zion argazkia ere laranjaz bustirik zegoen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 107. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Reichstag-aren sute probokatuari jarraitu zaion oposizioko edo zernahigatik madarikaturiko jendeen pertsegizioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.

Behin Göering-i entzun nion esaten aleman ez-duin asko zegoela istripu probokatu batean bere burua zauritu, gerrari izkina egin eta gerra-pentsioa kobratzen zuena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Errealismotik sinbolismora egin duzun jauzia naturala ala probokatua izan da?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 307. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus