Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
probokatibo izond probokatzailea.
Pasarte probokatibo horren argitalpenetik igarotako berrogeita bat urteetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.
“Jacquesen bila nabil" errepikatu [...] behin eta berriz, gero eta ozenago ordea, gero eta soraioago ordea, gero eta probokatiboago ordea, titialdeko kremallera aldiro maila bat jaitsiz. Karlos Linazasoro «Ez balego beste mundurik», 2000 - 128. orr.
SEADek «legez kanpoko, iraingarri eta oso probokatibo» irizten die Marokok Frantziako eta AEBetako konpainiei hustiaketa baimenak eman izanari. Berria - Mundua 2004-08-11