Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
problematizatu, problematiza, problematizatzen 1 du ad problematiko bihurtu.
Jarraitasunaren aurreko forma hauek, problematizatu gabe onartzen diren sintesi horiek guztiak, esekita utzi behar dira. Xabier Arregi «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 32. orr.
Galdetzen badidazu ea literaturak derrigorrez esan behar dion "amen jesus" agintearen diskurtsoari, esango dizut idazleak bere kontzientziak eskatzen diona problematizatu behar duela. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 369. orr.
2 (era burutua izenondo gisa)
Beren koherentzia teorikoa dute forma historiko bereziak mugatzean, non gure baitakoekiko, besteekiko eta gauzekiko harremanen orokortasunak problematizatuak izan baitira. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.