Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Egia esan, oso gizon problematikoa zen. Berria - Euskal Herria 2004-08-08
Judizio problematikoak baieztatzea edo ezeztatzea ahalgarritzat (apetaz) besterik onartzen ez dituzten judizioak dira. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.
Idealismo problematikoak ez du horrelakorik baieztatzen, baizik eta gugandik kanpoko izate baten esperientzia zuzena frogatzeko ezgaitasuna adierazten du. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 118. orr.
Batetik, Mendebaldean zabaldu nahi da mundu musulmana problematikoa dela eta, bestetik, mundu musulmanari esaten zaio Mendebaldea dela problematikoa. Berria - Mundua 2004-06-18
Laborategiko baldintza kontrolatuetan lortutako emaitzak gizakira estrapolatzea problematikoa da ezinbestean. Berria - Gaiak 2006-03-26
Azalpen akademikoaren eta ondorio politikoen arteko aldea oso da meharra eta problematikoa. Berria - Kultura 2004-04-08
adigai problematikoa (3); problematikoa da (6)