Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

problematika 1 iz zerbaiti edo norbaiti dagozkion problemen multzoa.

Berriz ere, giza pentsaera kritiko eta filosofiari benetako erlijioaren problematika planteatzen zaio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 71. orr.

Nazio mailako problematika pausatzen dugunak %12 baizik ez gara Iparraldean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Leküko problematiken üngürüan interes ezberdinak dütüen jenten biltzea, 50-60ko hamarkadan Euskal Herriak bizi izan duen problematikaren analisi sakona.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 10. orr.

Aldi huntan, Bretainia dauku beraz aurkezten, lehen denboretako xut-harrietarik gaur egun arte, gaurko Bretainiako problematikari behako xuxen eta xorrotx bat emanez...  Herria   2001-10-25

Azterketa honek jatorriaren problematika txertatzen du berriz historiaren osagai enpirikoan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 162. orr.

Problematika garrantzitsua eta konplexua zegoen atzetik, adar ugarikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 67. orr.

Hizkuntzaren inguruko problematika gramatikala eta logikoa sakon aztertzeari ekin zitzaion.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Ingeniari erromatarraren ideiak Cinquecentoko klasizismoaren problematika arkitektonikora [...] egokitzen saiatzen zirenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ondoren, VI. biltzarrean gazte problematika identifikatzen, lehentasunak markatzen eta borroka posibilistak jorratzen hasi ginen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus