Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
probisional izond behin-behinekoa.
Eskuz eginiko pankarta bana lotuta mahai probisionalen atzean, hedabideetan agertzeko prest. Berria - Euskal Herria 2006-05-07
Haren moral probisional edo "behin-behineko moralaren" bigarren arauak, ekintzaren orduan enura guztiak bazterrera uzteko eta determinatuki aritzeko agintzen du. Joxe Azurmendi «Euskal Herria krisian», 1999 - 17. orr.
IRA Probisionalak eta Ofizialak su-etena eman zuten 1972an, Bloody Sunday-n (Igande Odoltsua) britainiarrek eragindako sarraskiaren ondoren herritarren babesa izugarri handitu eta gero. Berria - Harian 2005-07-29