Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probintziano 1 izond pentsamolde hertsi eta atzerakoikoa, txokokeriari dagokiona.

Gerra osteko Gasteiz txiki eta probintziano hartan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 99. orr.

Rockarenganako zaletasuna hark piztu zigun, gure hiriburu probintziano eta sakristiazalean oraino nabarmenkeria gertatzen zen garaian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 90. orr.

Ironia zorrotz eta, aldi berean, arin batez baliatzen da egilea mundu probintziano hori disekzionatzeko.  Berria - Kultura   2004-01-07

Prentsa probintzianoa egin nahi baldin badugu, ezinbestekoa dugu adjektiboak usu erabiltzea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 119. orr.

Baina "ez da deus motzago, zekenago eta barregarriagorik Paris faltsu bat baino" eta "Madril faltsu bat" hainbat ziztrinagoa, kopiaren kopia probintzianoa. Itxia eta atzerakoia da, primitiboa, probintzianoa, agrafoa, karlista edo nazionalista, arrazista, terrorista askotan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.

2 gipuzkoarra.

Larramendi eta Garibai probintziano kakazuen garaitik hona, akonplejatuen portaera gailendu da erabat azken milurte erdian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus