Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Jainkoak beretarrentzat duen probidentzia. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 307. orr.
Ez dakit patua izan den, kointzidentzia, kasualitatea edo Jainkoaren probidentzia. Joan Mari Irigoien «Odolean neraman», 2004 - 68. orr.
Jaungoikoaren Probidentziak oro zuzentzen du. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 67. orr.
Jainkoaren probidentziaren erabakiz, hiru eliza material eraiki zituen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 750. orr.
Ene anaia, deabruek ezin dute ezer egin, Jainkoaren probidentziak egiten uzten diena izan ezik. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 778. orr.
Jainkoaren probidentziak moldatu zituen gauzak horrela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.
Arrazoiz esan da, jainkozko Probidentziak ez duela ezein izaki hutsera itzultzen uzten. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 98. orr.
Orduan, nahi izan zuen Probidentziak -edo, fede gutxiagoko gizonek esango luketen bezala, Halabeharrak-, Andreas berriro hamarretako meza hasia zela iritsi zedin. Matías Mujika «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 71. orr.
Denetik hazten den lur batean bizi gaituk, Probidentziari esker; baina garraztasunak jota zatorrek guztia. Juan Garzia «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 101. orr.
Han ez zitzaizkidan Fortunaz mintzatu, baina Probidentziaz. Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.
-Probidentziak ez du deus ere eginen, aitzinetik guk deus ere egiten ez badugu... Joan Mari Irigoien «Lur bat haratago», 2000 - 42. orr.
Jainkoaren probidentzia bihozberak espirituaren ezkutuko gaitza haragiaren ageriko kauterioaz sendatu zuen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.
Gauza guztien Lemazainak bere probidentzia onberaz lagundu zion, bera eta beste asko heriotza-arriskuetatik libratuz. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 897. orr.
Pietatea izan dezagula bidelagun, Probidentzia jainkozkoaren baimenaz hasi dugun ibilbidean jarraitu eta helmugara onik iritsi gaitezen. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 123. orr.
Berrogei urte izan dira beraz, gehienera ere; urte horietan probidentzia-estatuek erantzun lasaigarriak eman baitzizkien industria-iraultzak eragindako aldaketa beldurgarriei. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.
· Ordena kanpoko erasoetatik babestea, ez baita bidezko Frantziskori eta honek jainko-probidentziaz sortutako obrari, Ordenari alegia, erasotzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.
Ezin zuen iragana desegin, ez zekien etorkizuna nola antolatu, aitaren mende egon baitziren betidanik batari zein besteari buruzko probidentziak. Anjel Lertxundi «Azkenaz beste», 2005 - 123. orr.
Epaileak probidentzia batean adierazi duenez, Ugalderen aurka hartutako neurriak «soilik» behin-behinekoak izan ziren, eta ez zuten bere pertsonaren kontra jo. Berria - Harian 2005-03-19
Bien bitartean, bertan behera utziko du datorren 22an Vera deklaratzera deitzeko ateratako probidentzia. Berria - Euskal Herria 2004-11-16
Jone Goirizelaia abokatuak «kezka» agertu zuen atzo, probidentzia horrek ekar ditzakeen ondorioen inguruan. Berria - Euskal Herria 2004-02-21
Entzute handia lortu zuen arimen gidari probidentziazko eta bizitza izpiritualaren bultzatzaile gisara. Joan Mari Lekuona «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.
Limes-a ez zen izan zibilizazioaren gordeleku bakarrik, baita probidentziazko salbagailu ere barbaro erasotzailearentzat berarentzat, bere baitan zituen indar demoniakoki autosuntsitzaileen aurka. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.
jainkoaren probidentzia (8); probidentzia estatuaren (3); zure probidentzia (3)
jainkoaren probidentziak (19); jainkozko probidentziak (3); jaungoikoaren probidentziak (6)
jainkoaren probidentziaren (4); jainkozko probidentziaren (3)