Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Ingalaterran, talde batek lortua zuen haur bat sorraraztea, zeinaren ernalkuntza, bederatzi hilabete lehenago, ez baitzen gertatu bide klasikoetatik, probeta batean baizik. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.
Lagin bat hartu zuen galdaratik, hozten utzi, eta erreaktiboarekin tratatu zuen: probetak garden iraun zuen segundo batzuk; gero, esnea bezalako zuri bilakatu zen. Juan Garzia «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 218. orr.
1978an sortu zen lehenbiziko ume-probeta Ingalaterran. Pello Salaburu «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 88. orr.
Gora anarkia! nahasmena eta jeniotasuna probeta berean sartzen direnean ez dago asmatzerik zer sor daitekeen koktel lehergarri horretatik. Berria - Kirola 2004-06-15
Gizarte honek probeta kume bihurtu gaitu guztiok eta gure bizitzaren une batean edo bestean sustraiak dauzkagula frogatu nahi dugu. Berria - Kultura 2004-06-26
Txalo-zaparrada batek egin zion, bada, ongi-etorria lehenbiziko probeta-haurrari. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 96. orr.