Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probestu1, probes, probesten du ad aprobetxatu.

Hasian hasi eta haize-alde, egokiera probestea erabaki nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Abagunea probestu.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 100. orr.

Ananen ustez, Espainiako Gobernuak ez ezik, alderdi eta erakunde guztiek sortutako egoera berria probestu eta kudeatu beharko lukete.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Berdinketa 60 minutuan iritsi zen, Uchuk Fagoagak defentsan eginiko errua probestu eta Iraizoz gainditu zuenean.  Berria - Kirola   2004-12-22

Esker hitzekin batera instituzioei dei bat egiteko ere probestu zuen bere hitzalditxoa.  Berria - Kultura   2006-02-19

Probestu ote zituen momentu horiek.  Berria - Kultura   2006-01-24

Bazakiat ez dela polita bertzeen ahulaldiak probestea gure xedeen lortzeko, baina, ergelkeria izanen zuan ez baliatzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.

Lurretik oinak altxa gabe dantza txikiren bat tarteka, begiraleak entretenituta zeudela probestuz, alaitasun erakustaldiak debekatuta baitzeuden.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 216. orr.

Leihoa ireki eta zigarro bat piztu du, laguna kanpoan dela probestuta.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 57. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus