Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Chrétien Troiakoa, XII. mendeko idazle gortisaua, irakurle kulto eta dotore haien gustorako izkiriatzen saiatu zen, inspirazio grekolatinoak, bretoiak, probentzalak eta mistikoak baliatuz eta nahastuz. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 221. orr.
Txistua inportanteagoa da euskaldunentzat txirula proventzalentzat baino. Mikel Hernandez Abaitua «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.
Frantsesa eta Probentzala, esaterako, biak latin arruntetik sortuak dira, latin arruntak Galiako iparraldean eta hegoaldean izan zituen bilakaera desberdinen ondorioz. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 240. orr.
Geroztik haatik, hizkuntzaren batasuna doi bat galdu da, eta gaur egun lau azpi-mintzaira bereixten dira: gaskoina (Garona ibaiaren pekaldean), probentzala, Languedoc eskualdeko mintzaira, eta ipar-okzitaniera (Auvergne-Limousin eskualdean). Herria 2001-09-27