Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probaleku 1 iz idi proba eta kidekoak jokatzeko lekua.

Idi probak jokatu dira Getxoko Andra Mari probalekuan desafio haundiak.  Herria   2001-08-09

Gaur hasiko dira Getxoko Andra Mari probalekuko zaldi-mando probak.  Berria - Kirola   2004-11-06

Aiarren arteko dema izango da gaur ikusgai, Aiako probalekuan, 22:00etan.  Berria - Kirola   2004-07-30

Munitibarko probalekuak hartuko du finala, eta sei probalariren abereak ariko dira bi txandatan.  Berria - Kirola   2006-02-11

Ohi bezala, pisu neurtuko probak izango dira, eta Elorrioko probalekuko harria erabiliko dute.  Berria - Kirola   2004-12-05

Gizonezkoen 320 kiloko finala jokatuko dute Abadiñoko probalekuan, eta horrek emango dio amaiera txapelketari.  Berria - Kirola   2004-12-17

Gaur 680 kiloko finala jokatuko da Abadiñoko probalekuan.  Berria - Kirola   2006-03-19

Bigarrena gaur erabakiko dute Larretxeak eta Olasagastik, 12 enborrera, Aiako probalekuan.  Berria - Kirola   2004-05-30

2 probatzeko lekua.

Kazetaritzako bekarioen probalekutzat ere ez dute balio. «Daukagun demokrazia mailaren probalekua da hori», gaineratu zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

Ondoko urteak klase eta jite ugaritako lanbideen probaleku izan zituen, zein baino zein bereiziago: tailer bateko mekanikari-lagun, obretako peoi edo pintore-ikastun, batetik bertzera opor aldiak tartekatzen zituela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Hamaika mila plaza pasa eginak gaude gaudeneko, denboraren probaleku berrizahartuan, galtzaileen arteko dema alferrikakoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

probalekuak hartuko du (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus