Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

probaketa 1 iz probatzea, saioa.

Gero jakin diagu han hil zituzten mila eta bostehunak, nire familiakoak tartean, probaketa batean hil zituztela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

Probaketa berririk egin nahi gabe, zelata kide txit fintzat onartu eta baietsi zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 18. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Igandean, martxoaren 30a, besta handia: musika, azoka, sukaldaritza lehiaketa, txakoli probaketa, herri bazkaria, kantu eta dantza.  Herria   2003-03-27

Hasieran herabe, eta soineko koloretsuak probatzen jardun ahala suharrago [...] goxoki ugarien artean bakar bat hautatu behar duen haurraren erabaki neketsua bihurtzen ari zitzaion Norari soineko-probaketa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 153. orr.

Atzo egin zuten material probaketaren ondoren, Titinen kontra jokatzeko gogo handia duela adierazi zuen.  Berria - Kirola   2004-02-06

Zenbaiti, odolberotasuna eta erronkazaletasuna, mugapen fisiko eta sozialekiko etengabeko indar-probaketa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus