Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Nire aldetik, ez bakarrik posible, aldiz, probablea ere badela esango nuke [...] berak ezagutzen zuen edo bera ezagutzen zuen pertsona bat bera ere topatu gabe ibil zitekeela Marie. Koro Navarro «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 162. orr.
Mutazio aukeratu bat biltzea, bada, lehen-lehenik, haren eragin probableak irudikatzea da. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.
Aitortzen dut horixe dela liburu honetan ez demostratuta baizik probable bezala gelditu den gauza bakarra. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 54. orr.
Bi teoriak aski probableak direnez, ez dut oztoporik ikusten biak ala biak sinesteko, eta Snedeker doktorea ere arazoaren ikuspegi honetara makurtu zen. Xabier Olarra «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 169. orr.
Onartu behar nuen ez zela oso probablea pistolariak nire lorratzean etorri izana. Alberto Ladron Arana «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 128. orr.
1 baino probableago izatea zuria baino zuriago izatea da! «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.
Gure solasaldi honetan entzun den proposiziorik atseginena, sakonena, probableena horixe izan da, eta Jaungoikoa gurekin bada, egiazkoena ere bai. Imanol Unzurrunzaga «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 47. orr.
Probableena da Lukreziok ez zuela azken ukiturik emateko astirik izango. Xabier Amuriza «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.
oso probablea (3)