Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Aztarnak beren artean baino ez badira frogatzen, alegia, zenbat eta froga gehiago ekarri, orduan eta txikiagoa da gertaeraren probabilitatea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 50. orr.
Probabilitaterik handienaren printzipioa. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 65. orr.
Topikoen helburua edozein arazoz argudiatzea da, probabilitate handiko premisetatik hasirik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 51. orr.
Pentsatu beharra dago izan daitezkeen konfigurazio geometriko desberdin guztien artean, izateko probabilitate gehien duena "aukeratzen" dela garunak. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 65. orr.
Oso probabilitate gutxi zeuden -berak jadanik pentsatu zuen hartan- halako asteburu bat bizitza osoan berriro bizitzeko. Aitor Arana «Bost ahizpa», 2005 - 166. orr.
Probabilitaterik gutxieneko gertaera zen hura; ez, ordea, probabilitate nulukoa; alegia, gertaera zeharo gertagaitza zen; ez, ordea, ezinezkoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 502. orr.
Ziurtasun morala, estu hartuta, probabilitate bat besterik ez dela pentsatzen duenari, desegin egingo zaio paradoxa; hau ziurtasuna deitzen zaion probabilitate morala baita, zentzuneko pertsona orok onartzen duelako jardun beharretik sortutako ohitura dela, eta espekulazio guztien aurretikoa Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 50. orr.
Probabilitateen kalkulua. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.
Bazekien beren bideak une eta leku hartan elkartu izana probabilitateen legearen kontrako zela. Imanol Zurutuza «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 26. orr.
Hari [Denis Poissoni] zor zitzaion, besteak beste, probabilitateen teoriako lege polit bat. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 327. orr.
Gertaera baten probabilitatea aldeko kasuen kopurua zati kasu gertagarrien kopurua da. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 370. orr.
Probabilitatean, ezinaren adierazpen matematikoa da 0; 1, berriz, ziurtasunarena. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.
Probabilitate bat 0ren eta 1en artean hertsiki kokatuta dago. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 369. orr.
Ordubetean, gai erradioaktiboak erradiazioa igortzeko %50eko probabilitatea du. Fernando Morillo «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.
Komunikazio-teoriako hizkuntz eredu oinarrizko hau osatzeko, probabilitate bat egozten diogu egoeratik egoerarako aldaketa bakoitzari. Itziar Laka «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 39. orr.
Aipatutakoez gainera, Ruche jaunak, hirurogei urte geroago, hauek gogoratzea lortu zuen: aljebra, trigonometria, probabilitateak, estatistika, mekanika. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.
Zehaztasun matematikoaren ordez probabilitate-kalkulua sartu behar da aritmetika politikoan. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.
Bi delitu hauen arteko probabilitate-ezberdintasun txit handiak eskatzen du hauen arauketa oinarri ezberdinekin egitea. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.
Ez dago kasualitaterik munduan, dena probabilitate jokoa omen da. «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 157. orr.
Probabilitate kontua da. Jon Alonso «Euskal karma», 2001 - 120. orr.
Juan del Olmo epaile Instruktoreak agindutako auzipetze autoak bertan behera uzteko eskatu zuen atzo Iruinek «probabilitate epairik» ez dagoela argudiatuz, eta hori beharrezkoa da auzipetzeak erabakitzeko. Berria - Euskal Herria 2006-01-28
Lorturiko indukziozko babesaren eta erabilitako probabilitate-motaren arteko erlazioaren azterketa. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.
Delitu txikietan, akusatuaren errugabetasun-probabilitatea gutxitu egiten denez, luzatu egin behar da ikerketa-denbora, eta inpunitatearen kaltea txikiagoa denez, laburtu egin behar da preskripzioarena. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.
probabilitate gehiago (3); probabilitate handia (4)
errugabetasun probabilitatea (3); gertaeraren probabilitatea (3); probabilitatea handitu (3)