Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prismatiko iz pl prismez hornituriko betaurreko bikia.

Prismatiko handi batzuk zituen, huts egin gabe mendira eramaten zituenak, naturaren ikuskariak eta hegazti harraparien hegaldiak miresteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 44. orr.

Berak trintxeratik ikusten zituen, prismatikoen laguntzaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Fusil bat ikusi nuen, zutik txoko batean, eta soldadu kasko bat eta prismatiko batzuk haren oinean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Hermionek Hagriden prismatikoak hartu zituen, baina gora, Harryri, begiratu ordez, jendartean begira hasi zen sututa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 171. orr.

"Hor zetorrek", esan zuen Pantxok prismatikoak begietan zituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus