Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prisma 1 iz bi buruetan poligono berdinak eta paraleloak, eta albo aurpegitzat paralelogramoak dituen poliedroa.

Geometria lauarekin egin zuen bezala, espazioko izaki matematikoak identifikatuko ditu Euklidesek: solidoak: piramidea, prisma, konoa, zilindroa, eta esfera, jakina; eta horiez gainera, poliedro erregularrak ere bai.     «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Osaba Joanikotek prismak eta piramideak eta bertze iduri geometrikoak irakatsi zizkigun denboran.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.

2 prisma itxurako gauzakia.

Zertsalo: hiru aldeko prisma, zeinean idatzirik baitzeuden Errusiako lege nagusiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

Planta karratukoa da patioa, bospasei metro luze-zabalean, sei solairutan gora egiten duen prisma ortogonal baten negatiboa.     «Kuskue tanden», 2004 - 33. orr.

Sbarüa delakoa sasiz eta txaraz lazturiko muino apal batetik ehun bat metro nabarmentzen den granitozko prisma bat da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

Eraikinaren kanpoaldea greziar tenploarena eginez eraikia da, salbu eta hau osorik ingurutzen duten zutabeak prisma erakoak direla.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 279. orr.

3 optikan erabiltzen den prisma, gardena eta eskuarki triangeluarra.

Kasu horretan, ispilu bat erabiltzen da kamerako objektibotik iragan den argia jasotzeko, eta, lente eta prisma lagungarri batzuen bidez, bisore batera islatzen da argi hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Koloreari buruzko Goetheren obra gaitza, Newtonena bezala, prisma batekin hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Newtonek, prismaren esperimentu ospetsuan, 1666an, erakutsi zuen elkarturiko kolorez osatzen dela argi zuria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Gauza jakina da argi zuria [...] espektro ikusgarrian diren uhin-luzera guztiak dituen argi "nahaste" bat dela; hori aise froga daiteke argi hori prisma batez deskonposatuz, edo ostadarrari begiratuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Margolanei erreparatu zien, prisma islen argitan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

5 irud/hed

Ororen gainetik, bere umore zirtolaria, bizitza ikusteko prisma ironikoa eta pertsonaia bera gailentzen dira.  Berria - Kultura   2006-04-18

Herritar elebakarrak ere bizitako totalitarismoa beste prisma batetik ikusteko aukera daukalakoan nago.  Berria - Kultura   2004-12-15

Gai berberez ari bada ere, abiapuntua duelako bestelakoa, berria (hizkuntza, batez ere, estetika dela) eta, beraz, prisma horretatik ikusita, ukitzen duen gai orori eransten dio berri usaina.  Berria - Kultura   2004-07-03

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus