Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

printzipal 1 izond nagusia.

Hala zituela jauregiak, aitzinaldeko erdialdean, ate printzipal bat, eta bertze bi, alboetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Estazio printzipala zen tailerra ere bazeukalako.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 120. orr.

Berdin jaurerriko bertze hiri printzipalak, hala nola Leskarre eta Morlas. erradiazio neto garbi hau da, baita ere, klimaren beraren egitura, proportzio eta fluktuazioak egin eta mantentzen dituen faktore printzipala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 188. orr.

-Jakina, ondo etor dadila, hori da printzipalena.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 89. orr.

2 (pertsonez mintzatuz)

Bertzalde, ez zuen lehen aldia bertzeren baratzea ongarritzen, eta emazte printzipalagoaren pazientzia erretzeko beldur zatekeen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

Agaramonten ondotik -eta haren kontra-, Nafarroa Behereko jaunik printzipalena zen Lüküze.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

Hala ere bere garaian ezagunak nituen ageri diren lagun batzuk, Banning Cocq eta Willem van Ruytenburgh, esaterako, gizon printzipalak Amsterdamen, sekula tiro bakar ere egin ez zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

Ez da harritzeko frantsesez mintzo baziren etxen, nahiz española ere ongi bazakiten; funtsean beren espos lagunak garaztarrak ziren edo baigorriarrak, etxeko alaba printzipalak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 134. orr.

Eurak dira Mungia aldeko eta Uribe Kostako bikote printzipala.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 72. orr.

Mauleko familia printzipalek alde horretan dituzte beren jauregiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 159. orr.

Elizkizuna hasi bitartean kafe-etxe hurbilean elkarturiko jende printzipal egarrituari.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 232. orr.

Han biltzen ziren zaldunek beren buruari hain printzipal irizten bazioten, irizten zioten bezala, eginbeharra nekosoenen zen tokira joateko beharra zeukatela, eta ez munduko ipurtzulo honetan gelditu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jende printzipalarekin (3)

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus