Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

printzesa (orobat printsesa g.er.) 1 iz errege baten alaba; printze baten emaztea edo alaba.

Aski da ikustea zer arrakasta duten agerkari batzuk aipatzen dituztelarik erregeak, erreginak, printzeak eta printzesak... Printzearen eta printzesaren enkontrua.  Herria   2004-04-15

Adarbakarrak printzesa iturri ondoan ikusi zuen eta berehala hurbildu zitzaion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 119. orr.

-Hau ez da printzesa baten kategoriako autoa, Tom.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 52. orr.

Printzesak gehien espero eta estimatzen zuen oparia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 36. orr.

Ana Komneno greziar printzesa historialaria aipa genezake.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 225. orr.

Olga Janina printzesa zirkasiarrarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 325. orr.

1468an, Leonor printzesak herria aipatzen zuen "herri kaltetu" bat bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 198. orr.

Valladolidera igan zen, han andere Juana printzesa gobernadoreak Leongo san Isidro eta Parraceseko Santa Maria agustindar bi komentuen erreforma eginarazi baitzion.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 21. orr.

Erregeak izango dituzu haurtzain, printzesak inude.  Elizen arteko biblia   Is 49,23

Fernando Redon Huitzi arkitektoak gaur jasoko du Vianako Printzea saria, Leireko monasterioan egingo den ekitaldian, Asturiasko printze-printzesen eskutik.  Berria - Kultura   2004-07-01

2 irud/hed

Gure Maddi -etxeko printzesa, aitaren azukre koxkorra, ene xagar-pastela- zer eta zabor UPN zale bilakatzeko bidean alu ustel ile-gorri batek garun-lixiba eginda!  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 91. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus