Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Pariseko Batzarrak pribilegioak eta jauretxe-abantailak oro ezeztatu zituen, probintzia, printzerri, kantonamendu, hiri bai eta komunitate eskubideak barne. Elena Touyarou «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 43. orr.
Erromatar Inperioan printzerria sortu zen garaian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.
Rainier Monako printzerriko buruzagia. Herria 2005-04-14
Bagnoregioko kondesak, Monacoko printzerriko izpiriturik finenetako batek. Juan Garzia «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.
Aragornek Ithiliengo printzerria eman zion Faramirri. Agustin Otsoa «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 307. orr.
Erregeren mendeko erresuma eta printzerrietan latinez baizik ez zegoen liburu santuak irakurtzea. Edorta Jimenez «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 166. orr.
Danubiar printzerrietako errumaniar jendeak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.
Danilo II.ak printze-apezpiku izateari utzi, ezkondu eta printzerri laiko bihurtu zuen Montenegro. Berria - Mundua 2006-03-05
Bezero ziren printzerriak probintzia bihurtuta zeuden, eta probintziak, berriz, zuzeneko eta zentralizaturiko administrazioaren organo bilakatuta. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.
Mendebaldeko kristau-printzerrien kate bat ezarri baitzen Sirian, Antiokia eta Edessatik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.
Menua bizkor-bizkor irentsi, eta nire printzerri bakartira abiatzen nintzen. Iban Zaldua «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.