Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Zer modu, ene printze Hamlet? Juan Garzia «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 85. orr.
Erresumaren armadak, printze Henrike gaztea eta lotinant jeneral Antonio Agaramont buru zituela, erreginarendako berreskuratuak zituen Nafarroa Behereko lurrak eta hiriak. Aingeru Epaltza «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.
Banku-billeteek Khovanski printzearen sinadura eraman ohi zuten. Jose Morales «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 336. orr.
Felipe eta Letizia printze-printzesak ere izan ziren batzarrean. Berria - Euskal Herria 2006-02-14
Neustria eta Borgoniako leudeek printze gazte hau hautatu zuten errege. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 313. orr.
Odolez printze naizen arren, ogibidez zientzialari nauzue. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 253. orr.
Etiopiako printze oinordekoak printzerri bat du, eta maitasunaren eta obedientziaren etsenplua ematen die sujetei. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 125. orr.
Nobleek eta printzeek bat egitean elizgizonek amore eman behar izan zuten. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 210. orr.
Printze batek, bere estatuan nagusi den erlijioa suntsitzea erabakitzen duenean, arrisku handia hartzen du. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 149. orr.
Eredu prezeptorala, berriz, printzeen heziketarako erabili zen bakarrik. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.
Errege, tirano eta printze zaharrek ere, hildakoan, beren guzizko jainkoei eskeintzen zien gibela. Patziku Perurena «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.
Gaur zinegotzi direnek bihar konde, markes edo printze izan nahiago. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 134. orr.
Beren semea, Carlos, Viana-ko printzea, ez da sekulan erregetuko. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 152. orr.
PPk, aldiz, saria Espainiako printze-printzesei ematea proposatu zuen. Berria - Euskal Herria 2004-12-14
Agintariek, ezin etsi eta, kapitain zaharraren adore-pizgarri, printze izendatuko zutela agindu zioten, Palermoko printze, sumendiaren ahotsa isiltzea lortzen bazuen. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 91. orr.
Zenbait dotrinaz blaitzen direnean, herritarrek uste dute zilegi zaiela Estatuari obedientzia ukatu eta printze gorenaren eta botere gorenaren aurka egitea. Esteban Antxustegi «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 120. orr.
Teobaldo, Teodebertoren semea, printze gazte, ahul eta gaixoa, jauregian geratu zen lehen erregea izan zen. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 314. orr.
Entzun ditut ere Albert printze berriaren laudorioak, nola preparatua izana den, nola aitak moldatu duen. Herria 2005-04-14
Don Cletok kaleko ikuskariekin gozatzen zuen; printze arrotz bat etortzea, politiko baten hiletak, sekulako gertaerak izaten ziren harentzat. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.
Printze ospetsu batzuen eta beste gizon guztiz leialen ospeari eta ohoreari gaitzitu gabe. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.
Francisco de Asís, Isabel II, Espainiako erregina bilakatu beharra zenaren senar eta printze kontsortea. Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren «Luzaiden gaindi», 2002 - 125. orr.
Mariak ez zuen printze urdinik nahi. Jasone Osoro «Korapiloak», 2001 - 92. orr.
Nasir al Dinek eman digu kalifaren eta printze mongolaren arteko azken elkartzearen berri. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 270. orr.
Loreak eta kabiarra eramaten nizkion etxera, nire irudiko printze erruso bati dagozkion bi opariak. Matías Múgica «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.
Aita Hiazinto Woroniecki, poloniar printze eta domingotar jakintsua. Piarres Xarriton «De re publica edo politikaz», 2003 - 94. orr.
Arrats batez, Armeniako printze bihoztoi bat, gizaseme hile hori begi urdin lerden bat, arribatu zen gaztelura eta atera zitzaion enkontrura damaren mutila. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 64. orr.
Eta halaxe gertatu zen printze ahaltsu eta boteretsu bat nekazari xumea bilakatu zela, bere herritik, bere maitearengandik urrun. Patxi Zubizarreta «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 142. orr.
Etxea berrehun urte lehenago armadaren hornitzaile batek eraikia zen [...] gerora printze titulua bereganatu zuen batek. Xabier Olarra «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.
Sultanek printze kargua hartu zuen ekitaldi berean. Berria - Harian 2005-08-04
Ohorea zela esan zuen, ohore ez nolanahikoa, munduko printze-etxe ederrenetakoak herrian egotea. antzinako printze-leinu batetik datorrela. Felipe Juaristi «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.
Printze giristino guztiei eta haietarik bakoitzari, edozein elizaren ala herriren, Inperio, Erreinu edo beste karguren jabe direnei, zernahi izen izanik ere. Piarres Xarriton «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.
Berak Italian zehar ibili behar zuelako, Elizako printze baten konpainian, haren musika antolatzaile gisa. Felipe Juaristi «Airezko emakumeak», 2003 - 69. orr.
Kardinal hau Erromako kuriako beste printze eta handikien artean lurreko gauzen mespretxatzaile eta zerukoen maitale bezala nabarmentzen zen. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.
"Jainkoaren printze" honi ez zitzaion ezertan antzematen nagusi kargua zuela. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 367. orr.
Jainkoaren, haren Ama Maria Birjinaren eta aingeru eta arimen printze den Mikel dohatsuaren ohoretan. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 631. orr.
Hitz hauek esan ondoren, ilunpeen printzeak hain ilunpe izugarrian sartu zuen anai Rufino, non [...]. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1002. orr.
Ma'munek, Sinestunen Printzeak bultzatu nau horretara. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 230. orr.
Hori bere egoera naturalagatik kexu balitz bezalakoa da; beste printzeen printze izan nahiko balu bezala. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 174. orr.
Hemen, ohiko "Profeten Printzea" barik, "Jakintsuen Printzea" esaten zaio Moisesi. Xabier Kintana «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 246. orr.
Aleman batek eman zuen, azkenik, teoria horren lehenengo demostrazio osoa: Karl Friedrich Gaussek, "matematikarien printzeak". «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 316. orr.
Cocteauk "frantses literaturako printze beltza" deitu zion. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 42. orr.
Erdalduna baitzen euskal artearen printze gaindiezin hura. Juan Luis Zabala «Agur, Euzkadi», 2000 - 39. orr.
asturiasko printze (4); benetako printze (3); bere printze (3); ene printze (9); erromako printze ustelaren (3); espainiako printze (3); galesko printze (3); krapotkin printze gaztea (4)
printze edo printzesa (3); printze eta jabea (4); printze gazte (7); printze gaztea (9); printze goihena (3); printze handi (4); printze handia (5); printze henrike (4); printze henrikek (3); printze henrikerekin (3); printze izan (4); printze izendapena (3); printze izendatu (4); printze jauna (3); printze printzesak (5); printze turkiarra (3); printze txikia (17); printze ustelaren (3); vianako printze (5)
aloiz printzea (4); aloiz sarajevoko printzea (3); asturiasko printzea (9); asturiasko printzea saria (4); bonaparte printzea (3); danimarkako printzea (3); dol amrotheko printzea (5); hamlet printzea (4); imrahil printzea (7); kopenhageko printzea (5); krapotkin printzea (4); palermoko printzea (4)
printzea ikusi (5)
rainier printzea (3); samarcandako printzea (3); sarajevoko printzea (5); sintrako printzea (5); thuleko printzea (4); trebizondako printzea (4); vianako printzea (45); vianako printzea erakundeak (6); vianako printzea erakundeko (4); vianako printzea saria (12); wolf printzea (3)
bonaparte printzeak (3); charles printzeak (3); gure printzeak (3); imrahil printzeak (3); krapotkin printzeak (6); palermoko printzeak (3); vianako printzeak (3)
bonaparte printzearen mapa (3); espainiako printzearen (9); espainiako printzearen ezkontzaren (3); hamlet printzearen (3); kieveko printzearen (3); krapotkin printzearen (3); orangeko printzearen (3); printzearen aurrean (3); printzearen ezkontzaren (3); printzearen gelan (3); vianako printzearen (7)
wolf printzeari (3)