Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
primordial izond jatorrizkoa, oinarrizkoa.
Freud-ek eman zigun Totem eta Tabu saiakeran "aita primordiala"ren kontakizun mitikoa; hauxe zen emakume guztiak beretzat nahi zituen Aita lizuna. Joseba Zulaika «ETAren hautsa», 2006 - 45. orr.
Horri esker, Gizon Primordial bihurtzen da, Naturaren sintesi, katabasia egin ondoren, hots, izatearen maila beherekoenetara jaitsi ondoren. «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.
Gizadi osoarentzat komunak diren irudi primordialen gaineko hurrengo mailan, gizarte partikular baten ethos berezia adierazten duten irudiak egotea gertatuko balitz, [...]. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 329. orr.