Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

primitibotasun 1 iz primitiboa denaren nolakotasuna.

Izan ere, ahozkotasuna "primitibotasunarekin" lotzen da usu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 68. orr.

Frantsesa da benetako kultura bakarra, eta gu, euskaldun akulturatuok, gure primitibotasunean, futitu egiten gara benetako kulturaz, eta atzea ematen diogu aurrerabideari, eta mamuen hizkuntzan maite ditugu gure haurrak.  Berria - Kultura   2006-02-12

Zeren eta bizirik iraundako gizarte primitibo guztiak eta mendebaldar ez ziren zibilizazioetako nekazari guztiak -ez askoz primitibotasun txikiagokoak- [...] Mendebaldeko Gizartearen barne-proletalgo handituan sartzen ari baitziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 118. orr.

Hau bera arrazaren primitibotasunaren ezaugarria ei da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 94. orr.

2 arte primitiboko jarrera eta soluziobideez baliatzen den joera artistikoa.

Brancusi eskultura modernoan primitibotasuna eta abstrakzioa uztartzen aurrenetarikoa izan zen.  Berria - Kultura   2004-01-29

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus