Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Gizarte primitiboak, guk ezagutzen ditugun bezala, estatikoak dira. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 420. orr.
Eboluzionismoaren unerik gorenean antzinako gizarte primitiboen ezaugarriak erabat negatiboak ziren: gizarte primitiboak zibilizazioaren kontrakoak ziren. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.
Gizarte primitiboetatik lehen zibilizazioak sortu ziren garaitik. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 11. orr.
Aipa dezagun bide batez sentimendu horri esker sortzen dela herri primitiboetan hizkuntza aztura gisa hartzea, hizkuntza, jantzien edota armen ohituraren antzekoa bailitzan. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 233. orr.
Alabaina, historia eta zibilizazio gabeko euskaldun primitibo horiek legeria eta justizia paregabe bat funtsean txit modernoa ere finkatu dute. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 98. orr.
Arabiar musulman primitiboek zakar astindua zuten beren bizimodu arkaiko tradizionala. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.
Zibilizazio Heleniko eta Indikoak gizaki primitiboagandik heredaturiko erlijioekin. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 114. orr.
Barbaro primitiboek zigor handirik gabe egin zezaketen krimen bat ez baita zigorrik gabe geratzen diru-ekonomiara iritsi diren gizarteetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.
Choriset troglodita bat zen; gizaki primitibo baten adimena zuen. Josu Zabaleta «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.
Barbaro bihurturiko herri primitiboen artean ohitura primitiboaren endekapenaren emaitzetako bat. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 155. orr.
Aro Heroikoa gizarte-interregno bat dela, non bizitza primitiboaren aztura tradizionalak galdu diren. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 167. orr.
Denbora, distantzia, luzera, bolumen, pisu eta balioaren neurri estandarrak gizarte-bizitzako premiak dira edozein mailatan, maila primitibotik gora. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.
Egiazko Jainko bakarrarekiko giza elkartasun honek, erlijio primitiboetan planteatua eta erlijio nagusietan lortuak. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.
Haritza sinbologia primitiboan erregetzari atxeki zaion landare noblea baita. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.
Gogoeta modu primitiboagoak, "prelogikoak" proposatzen ahalegindu zen Eisenstein (haurren pentsamendua, herri "primitiboen" pentsamendua, [...]). Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 92. orr.
Primitiboek, Herioa gainditu nahian, giza gorputza irudikatu egiten zuten; guk, ordea, ordezkatu egiten dugu giza gorputza. Maiz, kultura modernoa zigor gisa ikusten da eta "primitibo prestu"aren irudia asmatzen da, batez ere Mendebaldeko zibilizazioaren ustelkeria salatzearren. Joxe Austin Arrieta «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 114. orr.
Protohistoriako ene arbaso primitiboa baino harroago Fanchengana itzuli nintzen. Itxaro Borda «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.
Georges Laplacek dio agoteak girixtino primitiboak zirela, oihanetan gelditu zirenak bizitzen, Erdi-Aroan eremuak labakitu zirenean laborantzarako. Herria 2003-11-06
Etxola primitiboaren teoria. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 190. orr.
Gorputzak odola zertarako behar duen ikusteko, gure lehen arbasoen bizileku izan zen ozeano primitibora itzuli beharra dago. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.
Oxigenorik gabeko atmosfera primitiboan bizitzaren jatorria kimikazko prozesuetan datza. Jose Angel Irigaray «Denboraren mugan», 2005 - 28. orr.
Eguzki nebulosatik banan-banan askatuz joan ziren gasezko eraztun primitiboak. Josu Zabaleta «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 388. orr.
Itxura guztien arabera, dagoeneko bazen halakorik, forma primitiboan, gaur egun Lurrean bizi diren animalia guztien arbaso erkideren batean. Juan Garzia «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 126. orr.
Eliza primitiboaren legea eta tradizioa ezkontzaren aurkakoak ziren, zalantzarik gabe. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 78. orr.
Helduak ureztatzea eta are urperatzea ere ohitura zaharra dira Eliza Primitiboan. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 82. orr.
Ikusia dugu idazkera primitibo batzuek banako silabikoak markatu zituztela; sistema alfabetikoa geroago etorriko zen. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 79. orr.
Greziar alfabeto primitiboa miresgarria iruditzen zaigu. Isabel Arrigain «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 68. orr.
Sen hau primitiboa da, eta oraindik hor datza gainazaleko zibilizazio-estalkiaren azpian. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 126. orr.
Seguruenez oroimen primitibo batek, itzalaren eta argiaren, egunaren eta gauaren forma oinarrizkoen pean ikusarazten digulako iraganeko bizitza. Joseba Urteaga «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.
Hor kokatzen dira emozio primitiboak -gosea, beldurra, atsegina, sexu-irrika-, banakoa nahiz espeziea arriskutik babesten dutenak. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.
Edertasuna, beraz, propietate bakuna da, ezin analiza daitekeena; termino primitiboekin gertatzen den moduan, definitu ezin den propietatea. Askoren artean «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.
Bi zelula-geruza besterik ez da funtsean izaki primitibo asko: barrualde bat eta kanpoalde bat. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.
Garun primitiboa oso erlazionaturik zegoen usaimenarekin; ikusmena eta entzumena geroago garatuak dira. Irene Aldasoro «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.
XIX. mendeko europar pintura zale batentzat, Polinesiako etxoletako pintura bat zirriborro primitibo bat baizik ez zen izango, balio artistikorik batere ez zuena. Josu Zabaleta «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 101. orr.
Hastapenetako baladak baldarrak eta primitiboak ziren eta pobreak. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 32. orr.
Durán-ek erromantzero zaharra, primitiboa, ez du maite. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 33. orr.
Antzinakotasuna, arraza primitibo eta garaezinaren seinale. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 194. orr.
Euskararen berezko ezgaitasunaren arrazoi funtsezkoa horren natura eranskaria -aglutinantea- da, giza mintzamenaren garapideko estadio primitibo bati, ahalbide linguistikoen garapenean maila apal bati, dagokion izaeratzat jotzen dena. Joxe Azurmendi «Espainiaren arimaz», 2006 - 120. orr.
Ez al zen gutasun bakar hori jende primitibo, ilunpetar, ezjakin eta bakartuenaren ezaugarrietarik bat? Iñaki Segurola «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 283. orr.
Itxia eta atzerakoia da, primitiboa, probintzianoa, agrafoa, karlista edo nazionalista, arrazista, terrorista askotan. Patziku Perurena «Trapuan pupua», 2001 - 304. orr.
gizaki primitibo (3); gizarte primitibo (9)
oso primitiboa (3)
gizarte primitiboen (3); herri primitiboen (4); musulman primitiboen (4)