Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

primitibismo 1 iz primitibotasuna.

Poema haiek, eragiten zuten zirrarekin, soinuaren eta erritmoaren indarrarekin, beren primitibismoarekin, eta irudi biblikoen eta sexualen arteko tentsioarekin, gehiago zor zioten galestar jatorriari bere garaiko poesia sozialaren aldeko gustuari baino.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 7. orr.

2 (teoria filosofikoa)

Mendebaldean kultura aztertzen duten joera nagusiak arakatzen dira: eboluzionismoa, primitibismoa, lege naturalaren doktrina eta idealismo alemaniarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Teoria konparatibisten artean eboluzionismoa eta primitibismoa ikusiko ditugu, Primitibismoa ez zen filosofia modernoan zabaldu, bai ordea literaturan eta artean (operan, eleberrietan, antzerkian, margolanetan).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 298. orr.

Aurki guztiek beren binperra dute: eboluzionismoaren binperra primitibismoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus