Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
primigenio izond hasierakoa, jatorrizkoa.
Hastapenetan izan ziren halako izakiak, jakina, Unibertsoa osatu zutenak, izaki primigenioak, baina gu sapiensak gara, Unibertsoa habitatzen dugun gizakiak. Karlos Linazasoro «Glosolaliak», 2004 - 164. orr.
Kobazuloetako gizakiaren lilura primigenioa berritu dute denek ere, biribil batean bildurik, lehenengo su-lama hori-gorriak altxatzen ikusi dituztenean. Xabier Mendiguren Elizegi «Uda betiko balitz», 2003 - 108. orr.
Hemengo egunkari guztiek ekarri dute albistea: Atxaga asasinatu nahi omen du Joseba Irazu primigenioak. Hasier Etxeberria «Patri maitea», 2003 - 25. orr.