Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

primera 1 iz auto baten abiadurez mintzatuz, lehen sartzen dena.

Hiru martxa dauzka: primera, segunda eta drick ("directa" omen ingelesez).  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 45. orr.

Tapaxek primera sartu, aurrera egin zuen; Saxok, kleenex paketeak eskuan, bera despeditu eta, kaltzadara egin zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

2 mailez eta kidekoez mintzatuz, hoberena. ik lehen 6; ik beherago 4.

Orduan dena primera, segunda eta tertzerakoa izaten zen, treneko bagoiak eta eserlekuak berak, medikuak, hiletak..., zenbat diru zenuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 151. orr.

Primerako bagoia ia hutsik topatuko duzu eta trenaren pasillotik bagoirik bagoi joanen zara, primerakotik segundakora, segundakoa zeharkatu eta indioz, kipez eta oiloz betetako hirugarreneko bagoietara pasatuko zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.

Egia da edozein kirol hartuta ere, gutxi batzuek osatzen dutela elitea, gainerakoak primera-ko sailekoak izan arren.  Berria - Kirola   2004-03-31

3 (izenlagun gisa) lehen.

-Kaixo, baliente, primera linean?g     «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

4 primerako izlag bikaina.

Mikek argazki-estudio bat zuen etxean, primerako tresneria.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.

Primerako emakumea dela esango nuke: elegantea, azkarra, sen handikoa...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 81. orr.

Ez al nintzen, bada, primerako fisiognomista?  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 131. orr.

Orduan primerako morroiak: "eta hemen ere ez al dago behar baino taliban gehiago?".  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 101. orr.

Beste batzuk, berriz, dirua dutenez primerako materiala dute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Txakurra alboan edukitzea primerako aitzakia da neskak gure aldera inguratzeko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 21. orr.

Europa primerako ehiza eremua da atzerriko zerbitzu sekretuentzat.  Berria - Mundua   2006-03-02

Esainek primerako maila eman du beti lau t'erdian.  Berria - Kirola   2004-10-09

Hala eta guztiz ere, primerakoa izan zen, nik esaten dudan bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

5 primeran adlag bikain.

-Osasunez primeran nago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 41. orr.

Primeran atera zen dena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 69. orr.

Primeran pasatzen zuen gauza horiek eginez, nik uste.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

Uste dut primeran moldatuko garela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

Nik uste gaur primeran egingo dudala lo.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 46. orr.

Hannak primeran ulertzen omen zuen nire erabakia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 215. orr.

Mollyk primeran ezagutzen zituen izarrak -Hartz Handia, Esne Bidea, Iparrizarra- maiz ahalegindu ohi zen haien izenak niri irakasten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 148. orr.

-Kat, polit hori, lehengo egunean primeran ikusi zintudan, baina gaur ez daukazu aurpegi onik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 83. orr.

-Primeran -esan zuen mutilak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.

-Ederki, Eduardo, primeran!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 277. orr.

Primeran, hi, primeran!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 44. orr.

A bai, primeran, aizu!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 149. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus