Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

primate 1 iz eskuak oratzaileak, azazkalak lauak eta ahalmen psikiko aurreratua duten ugaztunen ordena, gizakia eta tximinoak hartzen dituena.

Animaliak gara, ugaztunak, primateak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

Primateen familiako ugaztunak gara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

Primate gehien-gehienek ez dute elkarren artean loturarik sortzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 269. orr.

Larruazalaren zentimetro koadro bakoitzeko ile kopurua bertsua dela gizakietan eta gainerako primateetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Giza garunaren berezitasun harrigarrienetako bat lobulu frontalen handitasuna da; askoz txikiagoak dituzte beste primateek, eta ia nabariezinak beste ugaztunek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Ez dira animalia-bizia sortu ziren garaikoak, primateetatik hominidoetarako eboluzio garaikoak baizik.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Primate emeengan klitoria kanporago dago, beste ugaztun emeengan baino.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 223. orr.

Primate arrek ere miazkatzen dituzte emearen baginako ezpainak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Gizaki gizahiltzaileak gara, hominido homizidak: primate gorbatadun globalizatuak, nahi izanez gero, baina primate gizahiltzaileak azken buruan.  Berria - Kultura   2004-05-18

Karrajoan, galtzontzilotan, homo sapiensa baino bi eskail-maila beherago dagoen primatea zirudien.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 150. orr.

2 (izenondo gisa)

Giza masturbazioa aztertzeko orduan, ez dugu ahaztu behar [...] gure sexualitate primatea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 21. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Primate talde bat gara, eta gu gatozen eboluzio lerrotik giboiak duela 25 milioi urte banandu ziren; orangutanak, duela 15 milioi urte; [...].  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Badakigu primate eta ugaztun familia askotan ere oso ohikoak direla sexu berekoen arteko jarduera sexualak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 59. orr.

· Lau milioi urte daramagu bi hankaren gainean ibiltzen, baina orain arte giza primatearen lan behinena bizirik irautea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 87. orr.

Txinpantzeak eta giza primateak sortu ziren adarraren banaketa duela 6 milioi urte baino ez zen gertatu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus