Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

prima1 1 iz jarduera bati dagokion saria.

Emandako primak exekutiboen lan onarekin lotuta daude, Vodafonek egindako erosteko eskaintza areriotsuaren aurrean Mannesmannen balioa 70.000 milioi eurora igotzea lortu zutelako.  Berria - Ekonomia   2004-01-22

Ardien primak hunkitzen dituzten laborariek behar dituzte egin deklarazioneak hilabete ondarreko.  Herria   2005-02-27

Miliun eta ehun mila libera zahar banatu dire azienden priman herritarreri.  Herria   2001-09-20

Instalatze primak erabiliz, etxaldea handitzeko zein barruki eta arditegiak berritzeko asmoa zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.

Lanaren balorazio ezberdinean, profesioen sailkapenean, soldatak egituratzeko moduan osagarriak edo primak eta sustapen sistemetan dago horren jatorria.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

2 ordainketa nagusiaren gehigarria.

Zuzendaritzak dio soldata horiek urte osoan izaten diren hainbat prima gehitzen zaizkiela.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

Hori, zergak ordaintzen dituztenentzat garestiago aterako da, haien zergetatik ordainduko baitira primak.  Berria - Ekonomia   2004-02-21

3 aseguru hartzaileak aseguratzaileari ordaintzen dion kuota.

Posta eta oroigarriak, banku-agiri, telefono eta argi fakturak, aseguru-prima edo zerga-inprimakien aldakien ondo-ondoan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 40. orr.

Truke-tasen aldaketa arriskurik ez dagoenez, ez dira arrisku horiek aseguru primak ordainduz babestu behar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 196. orr.

Egidazu urteko prima hain baxu, non, seguru aski suak suntsitzen duenean, zuen adituen kalkuluen arabera, kalteordaina baino askoz gutxiago ordaindua izango dudan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 37. orr.

Zuk gehiago ordaindua izateko moduko prima ezarri behar dizugu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 37. orr.

4 ipar txapelketa-saria.

Uda huntan Bidarten izan diren konkurretan gure taldeak lehen prima bildu eta ohorezko kopa ukan du.  Herria   2005-07-28

Senpereko dantzariek lehen prima ardietsi ere zuten Donibane Lohizunen egin zen zoin-gehiagoka batean.  Herria   2004-10-21

Hamar esnadunetarik seiek ukan dute lehen prima bakotxak bere mailean.  Herria   2005-07-21

Lehen prima zen Eskual makila bat.  Herria   2001-06-14

Hor ziren albaitari argituek, primak eman behar-eta...  Herria   2001-08-09

5 arrisku prima

Operazioak arrisku prima handiarazi diola uste dute eta bi egunotan gogotik zigortu dute.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehen prima (8); prima berezi (4); prima berezi bat (3)

kantonamenduko abereen primak (4

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus