Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
Liburu honetan eraikin pribatuei buruzko printzipioak eta beren proportzioen erlazioak azalduko ditut. Santiago Iruretagoiena «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2710. orr.
Komunista hura eredugarri bihurtzen zen langileentzat bere bizitokian igerileku olinpiko pribatu bat eginez. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 89. orr.
Klub pribatuetan ere erre ahalko da, baldin eta bazkideen gehiengoak begi onez ikusten badu. Berria - Gaiak 2004-11-17
Bere gela pribatuetera joanarazi ninduen. Aurelia Arkotxa «Septentrio», 2001 - 34. orr.
Atzeko aldean, gela txiki pribatu bat zegoen, trenkada beiradun batek tabernatik bereizten zuena. Karlos Zabala «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.
Aizu, mutil, non dago jangela pribatua? Lopez de Arana «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 59. orr.
Eskailera pribatua ilunpetan galtzen zen. Monika Etxebarria «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 131. orr.
Gure etxean ez baitzegoen armairu bat, ezta tiradera bat bera ere, erabat pribatua. Ramon Saizarbitoria «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 254. orr.
Bizio pribatuak, bertute publikoak. Anjel Lertxundi «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.
Gizabanakoen arazo pribatuekin zerikusi handia zuten herri-arazoetan. Iñaki Mendiguren «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.
Euskararen izenean, eta batez ere erakunde publikoetatik dirua eskuratuz, negozio pribatu ederrak egin dira. Pello Salaburu «Euskararen etxea», 2002 - 105. orr.
Ohikoa zen, errezo ofizialez gain, ofizio eta brebiario pribatuak errezatzea. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.
Zeregin pribatu batek ez baitio utzi lana egiten, guri eman digu lekukoa. «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 414. orr.
Asmo pribatu orotatik aske dagoen arrazoimen berak ezingo luke bestela juzgatu bere interes propioa baztertu eta zoriontasun guztia besteei banatuko liekeen zerizan baten lekuan jartzen bada. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.
Halako judizioak baliotasun pribatua baino ez du eta ustea ezin da komunikatu. Ibon Uribarri «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.
Unibertsitatean nenbilela ere jadanik idazten nuen, baina gauza pribatuak ziren. Ana Urkiza «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 182. orr.
Baina zer ari naiz ezer ulertu nahi ez duten hauei neure bizitza pribatu eta intimoaren azaltzen? Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 126. orr.
Atzerritarrak onartuak dira, zabal nahiz estu, erakunde zibiletan, erakunde horiek askoz sakonago ukitzen baitituzte gizakiaren eskubide pribatu horiek, herritarraren egoera publikoa baino. Andres Urrutia «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.
"Euskal touch" zelakoa, minoria pribatu batentzat absolutuki zaintzekoa zen. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 71. orr.
Horrela sortu dira gurasoen hainbat kooperatiba, eskolarik ez zuten auzoetan; edo irakasleek eurek sortuak izan dira, ez zutelako euren burua ez publikoan ez pribatuan ikusten. Berria - Euskal Herria 2004-01-30
ik beherago 6. Askoren artean «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.
Hiritar pribatu batek bere barkamenarekin ezin duelako ezabatu etsenpluaren beharra. Juan Martin Elexpuru «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 86. orr.
Hori zen detektibe pribatu batek, edo hobe esanda, ikertzaile batek egin zezakeen hankasartzerik latzena. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 92. orr.
-Eta ni, berriz, idazkari pribatu izendatuko nauzu, John. Irene Aldasoro «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 187. orr.
Harryren iritzian, aitorlekua bezain abegikor eta pribatu irudikoa zen tokia. Oskar Arana «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.
Zerbitzuen unibertsaltasuna eta izaera publikoa (ez pribatua, ez kontzertatua) ezinbestekoa da. Berria - Harian 2005-12-24
Diferenteak dira mediku pribatuen kontsultetako eskailerak eta eskailera normalak. Unai Elorriaga «Van't Hoffen ilea», 2003 - 58. orr.
Espainiako telebista kate pribatu bateko programa ospetsu batean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.
Garraio pribatuaren aldean garraio publikoen erabilpena sustatzen dutenena. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 315. orr.
Zerga haiei census zeritzen; eskubide ekonomikoak ziren, ez fiskalak; zor pribatuak, ez karga publikoak. «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.
Klinika pribatu hura erosi zuen eta handik aurrera huraxe izan zuen denborapasa nagusia, esperimentazio klinika bat martxan jartzea. Joxemari Iturralde «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 37. orr.
Bi eskualde horiek bereganatu zituzten 1990-1996 bitartean garapen-bideko herrialdeen aldera eramandako kapital pribatu garbien hiru laurden. Koro Navarro «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.
Ikerkuntzan egiten diren inbestimenduak publikoak nahiz pribatuak izan daitezke. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 129. orr.
Enpresa pribatu batek diru publikoak erabil ditzake ikerketak egiteko. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.
Ikerlari gisa proiektu askotan hartu du parte, finantzazio publiko nahiz pribatuekin. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.
Iparraldeko kolegio eta lizeo desberdinetan, izan publikoan, pribatuan ala ikastoletan lan egiten duten erakasle talde bat bildu da salaketa horren egiteko. Herria 2005-03-24
Izaera pribatu nahiz publikoa duten erakundeek osatzen dute sistema osoa, eta sistema hau. Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.
Espainiako telebista kate pribatu bateko programa ospetsu batean. Iñaki Heras «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.
Eta ez dute barkamenik eskatu, ez publikoki ez pribatuan. Berria - Kirola 2006-04-21
Ez duk pribatuan hitz egiteko gaia. Antton Olano «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 29. orr.
Erresuma Batuko Gobernuarekin bildu nintzen pribatuan eta adierazi nion ez zuela hitza bete. Berria - Mundua 2004-11-26
Pribatuan, futbola utzi egin nahi duela esaten du, baina Realak oraindik badu itxaropenik behin betiko ezezkoa eman ez duelako. Berria - Kirola 2004-04-16
bilduma pribatu (5); bizitza pribatu (6); detektibe pribatu (5)
ekimen pribatu (4); elkarte pribatu (10); elkarte pribatu bat (4); enpresa pribatu (41); enpresa pribatu baten (12); erakunde pribatu (6); eskola pribatu (12); eskola pribatu batean (3); eskola pribatu batera (3); gela pribatu (3); gela txiki pribatu (3); hegaldi pribatu (3); hegazkin pribatu (3)
ikastetxe pribatu (7); ikastetxe pribatu batean (3); ikertzaile pribatu (3); interes pribatu (5); jabetza pribatu (3); kabinete pribatu (3); kartzela pribatu (3); kate pribatu (4); klinika pribatu (5); kontu pribatu (3)
ospitale pribatu (3)
pribatu baten bidez (3); pribatu baten esku (8); pribatu batera (6); pribatu bati (11); pribatu batzuek (3); pribatu batzuetan (4); pribatu eta (30); pribatu eta publikoek (3); publiko eta pribatu (6); publiko zein pribatu (3)
sektore pribatu (4); telebista kate pribatu (3); telebista pribatu (3)
unibertsitate pribatu (5); zentro pribatu (5)
alor pribatua (3); arazo pribatua (4); bere bizitza pribatua (7); bilduma pribatua (3); bizitza pribatua (36); bizitza pribatua bateratzeko (3); diru pribatua (3)
ekimen pribatua (18); ekimen pribatua aberasteko (3); elkarte pribatua (6); enpresa pribatua (7); erakunde pribatua (5); eremu pribatua (5); eskola pribatua (11); espaziontzi pribatua (4); etekin pribatua (3); hegaldi pribatua (3)
ibilgailu pribatua (3); inbertsio pribatua (5); jabego pribatua (8); jabetza pribatua (20); kapital pribatua (15); kontsumo pribatua (8); kontu pribatua (4); kudeaketa pribatua (3); lehen espaziontzi pribatua (3); lehen hegaldi pribatua (3); liga pribatua (3)
osasun pribatua (3)
pribatua eta publikoa (5); publikoa edo pribatua (3); publikoa eta pribatua (7)
sektore pribatua (4)
arlo pribatuak (3); banku pribatuak (4); ekimen pribatuak (9); enpresa pribatuak (21); eragile pribatuak (3); eraikin pribatuak (3); erakunde pribatuak (5); eskola pribatuak (5); eskubide pribatuak (3)
ikastetxe pribatuak (5); inbertsiogile pribatuak (4); interes pribatuak (9); jabetza pribatuak (4); kapital pribatuak (6); kartzela pribatuak (3); kate pribatuak (5); kontsumo pribatuak (4)
pribatuak eta publikoak (3); publiko eta pribatuak (3); publikoak ala pribatuak (3); publikoak eta pribatuak (11); publikoak nahiz pribatuak (5)
sektore pribatuak (5); telebista kate pribatuak (5); unibertsitate pribatuak (8); zerbitzu pribatuak (4)
alor pribatuan (3); arlo pribatuan (7); bizitza pribatuan (12); enpresa pribatuan (5); eremu pribatuan (10); eskola pribatuan (3); esparru pribatuan (4); modu pribatuan (6); publikoan eta pribatuan (3); sare pribatuan (4); sektore pribatuan (8)
bizitza pribatuaren (7); ekimen pribatuaren (5); ekimen pribatuaren esku (3); enpresa pribatuaren (7); eremu pribatuaren (3); garraio pribatuaren (3); jabego pribatuaren (3); jabetza pribatuaren (8); kapital pribatuaren (12); kapital pribatuaren esku (4); kontsumo pribatuaren (5); pribatuaren eta publikoaren (4); publiko eta pribatuaren (5); publikoaren eta pribatuaren (9); sektore pribatuaren (7); sektore pribatuaren esku (3)
bizitza pribatuari (4); sektore pribatuari (4)
enpresa pribatuek (21); eragile pribatuek (4); eskola pribatuek (3); euskaltegi pribatuek (3); ikastetxe pribatuek (3); inbertsiogile pribatuek (5); jabe pribatuek (3); publiko eta pribatuek (4); subjektu pribatuek (4); unibertsitate pribatuek (5)
elkarte pribatuen (5); elkarte pribatuen esku (3); enpresa pribatuen (29); enpresa pribatuen esku (12); eragile pribatuen (5); eraikin pribatuen (4); erakunde pribatuen (6); eskola pribatuen (3); inbertsiogile pribatuen esku (15); interes pribatuen (9); jabe pribatuen (4); kapital pribatuen (5); konpainia pribatuen (3); mediku pribatuen (5); publiko eta pribatuen (8); publikoen eta pribatuen (3); unibertsitate pribatuen (3)
enpresa pribatuetako (4); eskola pribatuetako (5)
enpresa pribatuetan (3); erakunde pribatuetan (3); erietxe pribatuetan (3); eskola pribatuetan (3); esku pribatuetan (19); esku pribatuetan utziko (3); esku pribatuetan uzteko (3); klinika pribatuetan (5); publiko eta pribatuetan (6); publikoetan eta pribatuetan (3); unibertsitate pribatuetan (4); zentro pribatuetan (3)
enpresa pribatuk (4)
bizitza pribatuko (5); eskola pribatuko (4); gela pribatuko (4); izaera pribatuko (3); segurtasun pribatuko (5); sektore pribatuko (9)
eremu pribatura (3); sistema pribatura (3)