Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pribatizazio 1 iz pribatizatzea.

Era horretan, desarautzea, pribatizazioa eta zergak murriztea izan ziren liberalismora bihurtutako politika ekonomikoen giltza-hitzak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Pribatizazioak, maizenik, estatuen finantza-premiak (zergen gutxiagotzeak areagotuko zituztenak) edo zor publikoaren zama murrizteko tresna izan ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Informazio-fluxu librearen filosofo berriak estatuarenak ziren hedabideen deserregulazioa (pribatizazioa, alegia) eskatzen hasi ziren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 32. orr.

EDFren pribatizazio partzialaren aurka protesta egiten duten langileek argindarra moztu zuten atzo Eliseo jauregian.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iruñeko Udalaren pribatizazio politika salatu dute langileek.  Berria - Ekonomia   2004-11-26

Zerbitzu publikoen pribatizazio garaian, eremu publikoak herritarren erabilerarako berreskuratu behar dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Sestaoko ontziolako langileek hainbat mobilizazio egingo dituzte hurrengo asteotan pribatizazio plana arbuiatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Pribatizazio saioa arbuiatu du sindikatu abertzaleak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Pribatizazioa baimendu egiten zuen joan den urte amaieran onartutako legeak eta geroztik gobernuak ez du ezkutatu pribatizazio prozesua azkartzeko zuen asmoa.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Neurri hori «pribatizazio operazioa» dela salatu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-05-28

Gobernuburu jardunean, pribatizazio andana gauzatu zuen Justxenkok, eta «gardentasunez» eginak izan zirela iritzi diote adituek eta nazioarte finantza erakundeek.  Berria - Mundua   2004-12-28

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus