Bilaketa aurreratua

Ogi apurrak

Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)

pribatizatu, pribatiza, pribatizatzen 1 du ad pribatu bihurtu.

Denbora tarte horretan 2.500 enpresa publiko itxi eta beste 100.000 pribatizatu egingo dira Txinan.  Berria - Mundua   2004-03-10

Areva nuklearraren %40 ere pribatizatuko du Sarkozyk.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Ahalik eta enpresa gehien pribatizatu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 96. orr.

Irakasleak, berriz, hogeita lau orduko greba egingo dute, hezkuntza pribatizatzeko asmoak salatzeko.  Berria - Harian   2006-05-04

Zerbitzu militarrak pribatizatu egiten dira, soldadu lana egiteko.  Berria - Mundua   2004-04-17

Dena pribatizatu dute, baina ura pribatizatzea bizitza pribatizatzea da.  Berria - Mundua   2006-01-31

Lehia horrek lasterketa bat ekarri du, nork lehenago desarautu, pribatizatu eta zergak jaitsi, eta horrek guztiak auzitan jarri ditu keynestar garaitik zetozen gizarte-konpromisoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Egungo gizarteak pribatizatu egin du heriotza.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Mitoa abolitu du, erlijioa pribatizatu, eta gizartea laikoa dela aldarrikatu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 150. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Urrezko akzioaren bidez, Espainiako Gobernuak erabakitzeko gaitasuna gorde du enpresa pribatizatuetan.  Berria - Ekonomia   2004-10-14

Enpresa handi publiko ohi pribatizatuetan PPk izan duen eragina eta beronen bilakaera ikuskizun dago.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

 



Nodoa: liferay1.lgp.ehu.eus