Egungo Euskararen Hiztegia (EEH)
prezioso (orobat prezios eta preziotsu) izond baliotsua.
Metal preziosoen garestitzeak eta produkzio kostu handiek beste krisialdi bat eragin zuten. Pablo Sastre «Eguzkipekoak», 2003 - 130. orr.
Orrialde zoin preziosak! Herria 2005-02-27
Laguntza eske edonoren deitzeko gutiziaz nagoenean, haren denbora preziosoa ebastearen beldurrez, norbait hura trabatuko baizik ez dudala iruditzen zait eta ezizatean urtzen naiz salbaiki, nekez eraikia erraz xitxifrikatuz. Itxaro Borda «%100 basque», 2001 - 70. orr.
Ezin ahantzizko egonaldia izanen da, gure artean bizi izan ditugun memento preziosentzat baita ere han sortu harremanentzat. Herria 2003-03-20
Euskarazko bertsio eskerga eta preziotsu honek. Berria - Kultura 2004-04-17